Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

AIMPLAS eta IK4-CIDETECek lankidetza hitzarmena izenpetu dute

21/04/2015
AIMPLAS, Plastikoaren Institutu Teknologikoak eta IK4-CIDETECek I+G+B lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute nanoteknologia eta polimeroen arloan

AIMPLAS eta IK4-CIDETECen arteko elkarlanak batez ere lankidetza bidezko ikerketak ditu helburu, programa bateratuetan, nazionalak zein nazioartekoak izan, nanoteknologia eta polimeroen arloan.

 

Horretarako, aurreikusten da bi zentroek azpiegiturak ea ekipamendua partekatzea, argitalpenak eta ikerketa materialak trukatzea, berrikuntza sustatzeko eta zabalkundea egiteko elkarrekin jardunaldiak, mintegiak eta biltzarrak antolatzea, eta ikertzaileen trukea sustatzea, proiektu berriak garatuko dituzten talde mistoak sortuz.

 

Hiru urte luzagarriko iraupenarekin, hitzarmenak itzulkin ekonomiko handia ekarriko die bi zentroei. Hala eta guztiz ere, hitzarmenaren onuradun nagusiak bi zentro teknologikoen enpresa bezeroak izango dira, beraiek izango baitira aliantzak sortzen dituen berrikuntzen eta garapenen hartzaileak. Lankidetzatik sortuko diren ezagutzek eta soluzio teknologikoek plastikoaren sektoreari lotutako enpresek berritzeko eta lehiatzeko duten ahalmena handituko dute.

Zabaldu: