Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

CIDETEC 2013 sarien erabakia

19/05/2014
Joan den apirilan egin zen CIDETEC 2013 Sarien eztabaidarako bilera CIDETECen instalazioetan.

Epaimahaikideek honakoa ebatzi zuten:

 

1) Elektrokimikako Ikerketa Zientifikoko CIDETEC 2013 Saria, 3.000 euroko kopurukoa, “Towards More Active and Stable Electrocatalysts for Formic Acid Electrooxidation: Antimony-Decorated Octahedral Platinum Nanoparticles,” lanari ematea, Angewandte Chemistry International Edition 52 (2013) 964-967 aldizkarian argitaratutakoa, FRANCISCO JOSÉ VIDAL IGLESIAS Doktore hautagaiak aurkeztuta, Alicanteko Unibertsitateko Elektrokimikako Institutuko kide dena.

 

2) Elektrokimikako Gazte Ikertzaileak CIDETEC 2013 Saria, 1.500 euroko kopurukoa, NURIA GARCÍA-ARÁEZ GARCÍA DEL VALLE Doktore hautagaiari ematea, gaur egun Southampton Univertsitatean (Britainia Handia) aritzen dena.

 

Sari-ematea datorren uztailean izango da Elektrokimikan Espezializatutako Taldearen Batzar Nagusian, Burgosen izango dena, urteroko batzarrean.

Zabaldu: