Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

CIDETEC ek -SMT32- Gainazalen Eraldaketa Teknologien inguruko Nazioarteko Biltzarraren 32. edizioa bere gain hartuko du, Donostian ,2018 ko ekainaren 27 tik 29 ra bitartean.

28/06/2017
IK4-CIDETEC ek, STM (Surface Modification Technologies) biltzarraren 2018 urteari dagokion edizioa antolatuko du Donostiako Parke Teknologikoko instalazioetan, bertan Gainazalen Ingeniaritzaren alorreko nazioarteko eragile eta erreferente nagusiak bilduko dira, ekitaldiaren egitarauaren barruan EAST FORUM 2018 bilkura ospatuko da.

Web: www.cidetec.es/smt32

Surface Modification Technologies nazioarteko biltzarra , gainazalen ingeniaritzaren sustapen eta ikerketaren hedapenean dihardu eta jakintzagai honekin lotutako esparru guztietako zientifiko eta ingeniarien arteko lankidetza lerroak ezarri nahi ditu. Bertan, gainazalen eraldaketarekin zerikusia duten esparru ezberdin guztiak jorratzen dira, metodologiatik hasi eta gainazalen karakterizazio eta euren aplikazioetaraino.

Bestalde, European Academy of Surface Technology (EAST), irabazi nahirik gabeko nazioarteko erakundearen helburu orokorra, Europa mailan zientzia, ikerketa eta gainazalen teknologia eremuaren nahiz honekin erlazionatutako sailen inguruko formakuntza sustatzea da. EAST ek antolatzen duen (EAST FORUM) urteroko bilkuran, azken aurrerapen, egitasmo eta berri aipagarrienak partekatzen dira.

Ekitaldi honen inguruko informazio zehatza CIDETEC en website ko Surface Engineering atalen aurkituko duzue aurki.

Zabaldu: