Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

Baterietarako materialen inguruko goi mailako nazioarteko ekitaldi bikoitzean IK4-CIDETEC en parte hartzea nabarmena izan da

25/02/2017
Europako 75 aditu bildu ziren otsailaren 23 eta 24 an Bruselan, baterietarako material eta teknologia aurreratu berrien inguruan gauzatu ziren bi ekitaldi garrantzitsuren ospakizuna zela eta.

IK4-CIDETEC ek goi mailako ordezkaritza izan zuen deitutako bi foroetan egin zituen emanaldi nabarmenekin. Horietako lehena EMIRI Tech Talk – Batteries for Energy Storage (stationary & e-mobility)” izan zen, EMIRI- Energy Materials Industrial Research Initiative berak antolatua eta egun erdiko iraupena izan zuena. Ekitaldi honen helburua, teknologia, key players, merkatu zein material aurreratuen inguruko europar politiken azterketa partekatua izan zen. Bertan, erakunde ezberdinetatik hautatutako sei kidek beraien ikuspuntua azaldu zuten. Hauetariko bat, IK4-CIDETEC eko Energiaren Metaketaren Negozioaren Garapeneko Arduraduna den Oscar Miguel Crespo Doktorea izan zen, eta EGVIA, European Green Vehicles Industrial Association en izenean jardun zuen, aipatutako elkarteak elektro-mugikortasunaren inguruan dituen helburu orokor eta jarrera entzuleei azalduz. Aipatu IK4-CIDETEC, bai EGVIA nahiz EMIRI, bi industria erakundeen parte hartzaile aktiboa dela. 
Ondoren eta lunch etenaldiaren ostean, “European Workshop on Nanotechnologies & Advanced Materials for Batteries” hasi zen, beste zenbaitekin batera IK4-CIDETEC partaide den MAT4BAT egitasmoaren partzuergoak antolatuta, ekitaldiak era berean EMIRI beraren eta Europar Batzordearen babesa izan zuen. Egun eta erdiko lanaldi honetan zehar, gaiaren inguruko Europa mailako ikerketa ekimen ezberdinen berri eman zen, gaur arte lortutako mugarri nagusiak eta etorkizuneko lehentasunak identifikatzeko helburuaz, eta azken batean baterietarako materialen gaineko cluster teknologiko baten ezarpenerako oinarriak aztertzeko xedez. 
IK4-CIDETEC eko Energiarako Materialen Unitateko Arduraduna den Idoia Urdampilletak, berak koordinatutako MARS-EV europar proiektuko azken aurrerapenak azaldu zituen lansaio honetan. Ekitaldia IK4-CIDETEC kide nabarmena den jada aipatutako MAT4BAT eta SPICY egitasmoen zegozkien aurkezpenen bidez amaitu zen IK4-CIDETEC en parte hartzean. 

Zabaldu: