Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

IK4-CIDETEC –ek energiaren metaketaren inguruko europar elitea jaso du

25/03/2017
IK4-CIDETEC –ek martxoaren 20,21 eta 22 ean Tecnaliarekin lankidetzan, European Energy Research Alliance energiaren metaketa programaren baitako hainbat bilkura jaso ditu, eremu honetako 40 aditu baina gehiago bilduz.

EERA, Europar Batzordeak, SET Plan –Strategic Energy Technology Plan-,markoaren inguruan duen ekimen bat da, zeinak karbonoan baxuak diren teknologia energetikoen europar komunitate zientifiko-teknologikoko kide nagusiak biltzen dituen. 17 Joint Programmes edo Programa Teknologiko Bateratuetan egituratuta, Energiaren Metaketa programak funtsezko zeregina betetzen du bere zeharkakotasunagatik eta teknologia berriztagarrien sortze, kudeaketa energetiko smartgrids- eta bestelakoak errazteagatik. 
CIDETEC –en hartutako ekitaldi nagusia, Energiaren Metaketa programaren Zuzendaritza Batzordearen bilkura izan da, non aurreko urteko ekitaldien azterketa egiteaz gain, egungo jarduerarako ildo estrategikoak zehaztu ziren. 
Aldi berean, zenbait lan talderen bilkurak ospatu ziren, hauen artean Metaketa Elektrokimikoa Azpiprogramarena, zeinetan IK4-CIDETEC ek modu aktiboan parte hartzen duen IK4 Research Alliance –ren ordezkari gisa. 
Ekitaldi saila Energiaren Metaketarako Sistema Hibridoen inguruko workshop batez amaitu zen, sare adimendunen programarekin lankidetzan antolatua izan zena. Bertan, etorkizuneko zabaltze dokumentazioa eta kokatzea ekarriko duten ekimen ezberdinak eztabaidatu zirelarik. 
Ekitaldien programaren baitan, bertaratutakoek IK4-CIDETEC –en instalazioak bisitatzeko aukera izan zuten, Zentroko energiaren metaketaren inguruko ekintzak ezagutu ahal izanez, eta hauen barnean baita litiozko baterien mihiztadurarako planta pilotua bere funtzionamenduan ere. 

Zabaldu: