Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

IK4-CIDETECek litio ioi baterien inguruko bere azken aurrerapenak aurkeztu ditu

02/10/2015
IK4-CIDETECek presentzia nabarmena izan du ABBAA nazioarteko kongresuan, automoziorako baterien adituen foroan

Irailaren 30etik urriaren 2ra ABAA - "8th International Conference on Advanced Lithium Batteries for Automobile Applications”- nazioarteko biltzarra egin da Bilbon; lehen aldiz ospatu da estatuan eta automoziorako baterien mundu osoko 300 aditu baino gehiago erakarri ditu.

IK4-CIDETECek presentzia nabarmena izan du ekitaldian, baterien taldeko lau ikertzailek guztira aurkeztu dituzten sei komunikazioen bitartez. Hitzaldietan gertu datozen litio ioi bateria, litio-sufre bateria, bateria modelaketa eta endekapenezko eraginen karakterizazio eta prebentzioan lortu diren azken emaitzak azaldu dituzte.

IK4-CIDETECeko ikerketen garapen maila erakusten duen emaitza berezienetako bat, TRL altuko (6-7) litio ioi bateria prototipoetan lortutako prestazioak eta ziklagarritasuna dira; prototipoak IK4-CIDETECen diseinatu eta fabrikatu dira osorik.

Emaitza hauek funtzionamendu erregimen altuetan daukaten ziklagarritasun altuagatik azpimarragarriak dira, eta hori oso itxaropentsua da, mota guztietako aplikazioetan litio ioi baterien potentzia eta iraungarritasuna hobetzeari begira, horien artean, ibilgailu elektrikoan. Nabarmentzekoa da bateria horiek lortzeko erabiltzen den tekonologia disolbatzaile organikorik gabe prozesatzen dela, eta ondorioz fabrikazio kostuak merkatzen dira eta prozesua jasangarriagoa bihurtzen da, lehenago aipatu den bezala.

Hurrengo grafikoan ikusten denez, IK4-CIDETECen fabrikatutako 1,5 Ah-ko litio ioi zelda (oinarrizko bateria) prototipoetan, 6.500 ziklo baino gehiago frogatu dira karga-deskarga azkarreko erregimen zikloetan (1C/1C; %100-%0 DOD), eta ahalmenaren atxikipena %80a baino gehiago izan da –orokorrean, portzentaia hori bateria baten bizitza erabilgarriaren amaieratzat jotzen da, elektromugikortasuneko aplikazioetan–: 

Horrez gain –hurrengo grafikoa–, potentzia altuko deskargekin (1C/4C, hau da, aurrekoarekiko, deskargaren abiadura bider lau), ia 2.500 ziklo lortzen dira ezarritako hasierako ahalmenaren %80ko puntura iritsi baino lehen:

Ondoko irudian emaitza horiek lortu dituen IK4-CIDETECek fabrikatutako bateria mota erakusten da:

Beste ondorio aipagarri bat da ere, oso baldintza zorrotzetan 9.000 ziklo baino gehiago egin eta gero, hasierako ahalmenaren %70a oraindik mantentzen dela; hau da, ziklo kopuru handia egin eta gero ere, bateriek oraindik ahalmen erabilgarri altua mantentzen dute. Aukera horrek bateriak egiazki bigarren erabileratan aplikatzeko ateak irekitzen ditu, bizitza erabilgarria benetan luzatuz eta negozio aukera berriak irekiz, birziklatze azken prozesura eraman baino lehen.

Zabaldu: