Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

IK4-CIDETECek litio ioi ekobateria adituak bildu berri ditu

30/10/2015

IK4-CIDETECek, koordinatzaile bezala, GREENLION Europar proiektuaren amaiera ospatu du. Proiektu honek, 8.6 M€-dun aurrekontuaz eta ikerketarako Europar Zazpigarren Esparru Programaren kofinantziaziopean, ibilgailu elektrikotarako hainbat diseinu eta fabrikazio teknologia garatzea izan du helburutzat, denak goi mailako bereizgarridun litio ioi baterien inguruan eta zehatzago esanda: eko-diseinu arauak betez, ingurumenarekiko eragina zainduz eta birziklapen estrategiak gogoan izanik.

 

GREENLION proiektuan 7 Europar nazio ezberdinetako17 kidek parte hartu dute. Proiektuaren helburuen praktikotasuna argi bermatzen dute bere kideek, 11 industrial partaide baitaude, beste Europar eta nazioarteko lehen mailako 6 ikerketa erakunderekin batera. IK4-CIDETEC ikerketa erakundeak, proiektuaren koordinazio orokorraz gain, energia metatze sistemen erreferentzia bezala, bere ezagutza sakona partekatu du baterien diseinu, fabrikazio eta egiaztapen arlotan, beste kide batzuekin gertuki landuz.

 

Proiektuak bere hasierako helburu guztiak bete ditu, hurrengo mugarriak adibide:

  •                     Litio ioi bateriak fabrikatzeko  disolbagarri organiko gabeko prozesua martxan jarri ahal izan da.
  •         20Ah inguruko 150 zelda (oinarrizko bateria) baino gehiago fabrikatu dira, proiektuan zehar garatutako teknologiak erabiliz.
  •     Bateriaren ekodiseinua garatu da, non birziklapenerako edota bigarren erabileretarako desmuntatze prozesua erraztu den, muntaketa automatizatu baten linea birtuala barne.
  •          Orotara 6 bateria, guztiz funtzionalak, osatu dira proiektuan garatutako zelda eta elektronika erabiliz eta automobilgintzako irizpideak jarraituz.
  •                    Fabrikatutako baterien bizitza zikloaren azterketa osoa bete da, non erabilitako teknologien eta fabrikazio prozesuen ingurumenarekiko eragin kaltegarri txikiagoa frogatzen den.

 

Aipatzekoak dira baita ere proiektuan zehar sortutako 7 patenteak, 20 argitaratze zientifiko-teknikoak eta 50etik gorako komunikazioak kongresu ezberdinetara, proiektuko emaitzak zabalduz. 

Proiektuaren amaiera gisa, IK4-CIDETEC-ek workshop industrial bat ospatu du “Bateria ekologikotarantz bidean: errealitatea eta itxaropenak” izenpean. Ekitaldi publiko honetan, GREENLION proiektutik kanpoko zenbait gonbidatuk, proiektuko beste zenbait kidekin batera etorkizunera begira bere ikuspuntuak aurkeztu dituzte. Proiektuko hizlarien artean, SOLVAY eta SEAT dira aipagarri eta gonbidatutako hizlarien artean, EAEko elektromugikortasunean erreferentzia diren IBIL eta IRIZAR.

 

 

Informazio gehiago:

 

http://www.greenlionproject.eu/homepage

 GREENLION proiektuaren amaiera bilerak, lortutako mugarri tekniko garrantzitsuak aurkezteko balio izan du. Proiektuaren helburuak energia metatze sistema industrialen arlorantz daude bideratuta

Zabaldu: