Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

Journal of Micromechanics and Microengineering aldizkariak IK4-CIDETECek IMB-CNMrekin (CSIC) lankidetzan erregai mikropilei buruz egindako ikerketa lan bat nabarmendu du

29/01/2015
Ikerketa lana energia mikro eta nano eskalan sortzeko eta bihurtzeko azterlan bilduma berezi baten parte izango da

“Journal of Micromechanics and Microengineering” aldizkariak "A micro alkaline direct ethanol fuel cell with platinum-free catalysts" izeneko artikulua aukeratu du “PowerMEMs Feature Collection” bilduman sartzeko. Bilduma honek 2013an eta 2014an energia sortzeko eta bihurtzeko mikro eta nanoteknologi arloan egindako ikerketa lanik onenak jasotzen ditu.

Bilduma hau aldizkariaren webgunean edota PowerMEMS Feature Collection estekan kontsulta daiteke. Ikerketa berriak argitaratzen diren heinean bilduma eguneratu egiten da.

Ikerketa lana hau IK4-CIDETECeko eta Bartzelonako Mikroelektronika Institutuko (IMB-CNM) ikertzaileek gauzatu dute. Bertan bideratutako gaien artean, ingurune alkalinoan aritzeko platinorik gabeko elektrokatalizatzaileen garapena landu da. Bertan lortutako emaitzek, alde batetik etanol zuzeneko mikropila alkalinoa kontzeptuaren bideragarritasun teknikoa baieztatzen, eta  beste alde batetik, bere integrazioa mikrosistemetan energia elektriko iturri moduan egiaztatzen lagunduko dute ere.

Zabaldu: