Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

Workshop GREENLION: “Towards Advanced, Green Batteries: Realities and Expectations”

28/09/2015
IK4-CIDETECek workshop bat antolatu du gertu datozen bateria teknologiei buruz, GREENLION europar proiektuaren itxiera ekitaldiaren barruan

Datorren 2015eko urriaren 29an workshop bat ospatuko da Donostian, Gipuzkoako Parke Teknologikoko instalazioetan, “Towards Advanced, Green Batteries: Realities and Expectations” izenburupean.

 

Workshop-a publiko ororentzako egongo da zabalik, izen ematea doan da eta IK4-CIDETECek koordinatu duen GREENLION europar proiektua amaitzeko ekitaldiaren testuinguruan antolatuko da. Europar Batzordeko Ikerketarako Zazpigarren Esparru Programak kofinantzatuta, proiektuak lau urteko iraupena izan du (2011-2015), eta 7 herrialdetako 16 bazkide mobilizatu ditu –horietatik bederatzi industrialak–. Helburua hainbat teknologia garatzea izan da, litio ioi bateriak “berdeago” egiteko xedearekin, baina aldi berean goi mailako prestazioak mantenduz. Prozesuaren etapa guztiak landu dira, hasi fabrikazio eta diseinutik, Bizitza Zikloaren Analisia kontuan izanik, azken pausua den Birziklapenera arte. Proiektuaren amaierako mugarri moduan, guztira sei bateri modulu muntatu dira, automozioko espezifikazioak kontuan hartuta, eta proiektuan fabrikatutako zeldak (hau da, oinarrizko bateriak) erabiliz, ingurumenarekiko eragin baxuko prozesuetatik abiatuta, horien artean egonik elektrodoak ur oinarrian prozesatzea. Erakusgailu horiei, proiektuaren amaierako etapan, ziklatze eta iraungarritasun saiakuntzak egiten ari zaizkie, automozioko baldintza zorrotzenpean.

 

Workshop-aren helburu nagusia da proiektuaren partzuergoaren barruko zein kanpoko hainbat enpresa elkartzea, eta elkarrizketa bat antolatzea, baterien eta elektromugikortasunaren etorkizunari buruzko ikuspegiak elkartrukatu ahal izateko. Modu osagarrian, GREENLON proiektuan lortutako helburuak eta mugarriak aurkeztuko dira, eta gertu datozen bateria teknologiei buruzko hitzaldi magistral bat egongo da, Passerini irakaslearen eskutik. Passerini nazioarteko erreferentzia da etorkizuneko bateria teknologien arloan, eta proiektuaren sustatzaile nagusietakoa ere bada.

 

Jardunaldian zehar showroom txiki bat bisitatu ahal izango da, proiektuan ekoitzitako mugarri eta erakusgailuetako zenbait ikusteko.

 

Informazio gehiago eta Izena ematea

Zabaldu: