Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

IK4-CIDETEC eta AIMPLAS -ek ibilgailuen industriarako konposatu aurreratuen inguruko azken berriak aurkeztu dituzte.

17/06/2016
IK4-CIDETEC eta AIMPLAS zentro teknologikoen eskutik antolatutako Ibilgailuen Industriarako Konposatu Aurreratuen inguruko jardunaldiak, sektoreko aditu nagusiak bildu zituen Donostiako Zientzien Museoan.

IK4-CIDETEC eta AIMPLAS -ek, Ekainaren 16-an, Donostiako Eureka Zientzien Museoan jardunaldi tekniko bat ospatu zuten, bertan 100 aditu inguru elkartu ziren ibilgailuen industrian konposatu berriek eskaintzen dituzten aukerak azalduz. 
Alor honetako zenbait aditu garrantzitsuenen eskutik, azken berrikuntza eta garapenak berrikusi, eta material hauek ibilgailuen industrian izan ditzaketen erabilera aukerak aztertu ziren. 
Ibon Odriozolak, IK4-CIDETEC -ren azken teknologia aurkeztu zuen, epoxy erretxina eta 3R (birprozesagarri, birziklagarri, eta konpongarria) oinarritutzen dena, hau alderdi anitzetan eragiten duen material konposatua izanik. Ildo honetan, AIMPLAS -eko Eva Verdejok, konposatu aurreratu hauen erabileraren bidezko, negutegi efektuko gasen murrizketaz hitzegin zuen. 

Mariskone, Polyone, Robert Bosch, Fidamc, Sabic, Saertex eta Fraunhoffer ICT -ren gisako erreferentziazko erakundeen ordezkariek, gagozkion gaia alderdi ezberdinetatik jorratu zuten, ibilgailuen industriaren egungo eta etorkizuneko ikuspegi orokor bat osatuz, konposatu aurreratuen erabilerari dagokionean. Bertan, SISPRA -ko koordinatzaile zientifikoa den Antonio Miravetek parte hartu zuen, MIT-etik emandako bideokonferentzia baten bidez. Honek, karbonozko zuntzen 3D inpresioek izan ditzakeen aukerak aipatu zituen. 

IK4-CIDETEC ETA AIMPLAS -EN ARTEKO HITZARMENA. 
AIMPLAS (Plastikoen Institutu Teknologikoa) eta IK4 Research Alliance -eko kide den IK4-CIDETEC -ek, nanoteknologia eta polimeroen ikerketarako lankidetza hitzarmena mantentzen dute. 

Zabaldu: