Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

IK4-CIDETEC eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, ikerketa lana lagundu eta industria-ehunera ezagutza zabaltzeko asmoz.

28/01/2017
Foru erakundeak eta zentro teknologikoak indarrak batu dituzte, mugikortasun jasangarriaren eta energiaren biltegiratze arloetan, Gipuzkoa, herrialde aurreratuenen artean kokatzeko.

Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olano eta Ekonomia Sustapeneko, Landa ingurumeneko eta Lurralde Orekako Diputatua den Ainhoa Aizpuru, Urtarrilaren 27 an IK4-Cidetec eko instalazioetan izan ziren, bertan foru erakundearen eta zentro teknologikoaren artean sinatu berri duten lankidetza hitzarmena aurkeztu zuten. Hitzarmenaren xedea, Gipuzkoa “mugikortasun jasangarrian eta energiaren biltegiratze arloetan herrialderik aurreratuenen artean kokatzeko” estrategiaren barruan aurrera egitea da. Aurkezpenean, CIDETEC eko lehendakari eta zuzendari nagusi diren Eduardo Junquerak eta Javier Rodriguezek parte hartu zuten. 

Lankidetza hitzarmen honek lehenik eta behin, bai ekipamendu berriak erosteko garaian, nahiz talentua erakartzeko eta ikerketa-ildo berriak ezartzeko garaian CIDETEC ek, energiaren metaketan eta prestazio altuko baterien inguruan burutzen duen ikerketa lana laguntzea bilatzen du. Bigarrenik, ezagutzaren zabaltzea bultzatzea du helburu, honela, ikerketa lanak, industria mailan produktu berri eta berrikuntza gisa islatu daitezen; Eta azkenik, mugikortasun jasangarrian eta energia biltegiratze kontuetan, Gipuzkoa, garapen ardatz aurreratu bilakatzea du xede. 

Diputatu nagusiak gogora ekarri zuen, Diputazioak, Sektoreko enpresa eta eragileekin batera, mugikortasun elektriko eta jasangarriaren alorrean, Gipuzkoa lurralde aurreratuenen artean kokatzeko estrategiaren barruan lanean diharduela. “Bide honetan apustu berriak egin nahi ditugu. Gipuzkoarentzat CIDETEC bezalako zentro aurreratuak bertan izatea, ongi baliatu beharreko aukera da. Honela, industria ekosistema indartu eta bultzatuz, etorkizun handiko eremu honetan. Lankidetza honek, energia eta mugikortasunaren alorretan industria-ehun aurreratu bat garatzeko orduan bere eragina izango du” laburbildu zuen. 

Javier Rodriguezen hitzetan, Gipuzkoako Diputazioarekin sinatutako akordioak “biltegiratze elektrikoaren inguruko gure jarduerarentzat, bultzada oso garrantzitsua da”, baina “hortaz haratago eta are garrantzitsuagoa, lurraldeko ekoizpen ehunerako, energiaren metaketaren inguruko teknologia, negozio eta aukera berriak garatzeko lurraldeko ekoizpen ehunarentzat aukera ezin hobea da” azpimarratu zuen.

Zabaldu: