Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

IK4-CIDETEC –ek urriaren 19ean Bruselasen ospatutako EARPA FORM Forumean parte hartu zuen.

31/10/2016
European Automotive Research Partners Association (EARPA) elkarteak antolatu zuen ekitaldia hau, EGG Conference Centre de Bruselas eraikinean ospatu zen, errepide bidezko garraioaren irtenbide berriak eztabaidatu eta elkarbanatzeko xedez.
IK4-CIDETEC -ek ekitaldiaren arrakastan lagundu zuen zuen, Reworkable, Recyclable and Repairable Thermoset Epoxy Composites In Transportation Applications izeneko hitzaldiaren ekarpenaz, hau CIDETEC –ko Polimero eta Konposatuen Alorreko, Business Development Manager –a den Germán Cabañerok eman zuen. 
EARPA elkarteak ekitaldi honetan, industria, hezkuntza nahiz administrazio munduko 150 ordezkari inguru bildu zituen, landutako gaiak bereziki, garraio sistemen etorkizuna, energia sistemen etorkizuna, ekonomia zirkularra eta EARPA –ko kideen etorkizuneko eginkizuna izan ziren, gai hauen inguruko ideia eta esperientziak elkarganatuz. 
FORM Forum –aren osagai garrantzitsuenetako bat, bereziki EARPA –ko kide direnentzako zabaldutako erakusketa eremua izan zen, bertan bazkideen egungo jardueren aurkezpen anitza azalduz. Eremu honetan, CIDETEC –ek bere lanaren erakusgai zabal bat erakutsi zuen, hauen artean, bai Energiaren Metaketa, bai Gainazalen Ingeniaritza nahiz Konposatu eta Polimeroen alorreko bere garapen esanguratsuenak erakutsiz. 

Zabaldu: