Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

IK4-CIDETECek lankidetza hitzarmena sinatu du Alacanteko Unibertsitatearekin

10/02/2015
Bi erakundeek elkarrekin jardungo dute Elektrokimikaren eremuan ikerketa garatzeko

Alacanteko Unibertsitateko errektore Manuel Palomarrek eta IK4-CIDETECeko zuzendari Francisco Javier Rodriguezek lankidetza hitzarmen berezi bat sinatu zuten, joan den otsailaren 6an, Elektrokimikaren eremuan ikerketa eta garapen zientifiko eta teknologikoari buruzko jarduerak elkarrekin garatzeko.  

 

Helburua dagoeneko dauden harremanak sendotzea eta diziplina horretan aurrera egiten jarraitzea da, ezagutzaren transferentzia errazteko. Hitzarmena IK4-CIDETECeko eta Alacanteko Unibertsitateko Elektrokimikako Unibertsitate Institutuko diziplina askoko taldeen partaidetzarekin jarri da martxan.Proiektua aipatu Institutuko Vicente Montiel irakasleak eta IK4-CIDETECeko teknologiako zuzendaria den Hans-Jürgen Grande doktoreak gidatuko dute.

 

Hitzarmenaren bitartez, gainera, ikasleen eta ikertzaileen trukea erraztu eta sustatu nahi da, ikerketa proiektu eta programak elkarrekin eskatu eta parte hartu, eta elkarrenganako aholkularitza eman jakintza adar horri lotutako gaietan. 

 

IK4-CIDETECek Alacanteko Unibertsitateko ikerketa taldearekin duen harremana oso sendoa da, eta hainbat arlo hartzen ditu. Hitzarmena sinatzeak lan eremua zabalduko du, ahalmen gehiago garatzea ahalbidetuko du eta, aldi berean, bultzada izango da Espainiako Elektrokimikaren aurrerabidean.

Zabaldu: