CIDETEC-ek CIEN eta INNTERCONECTA 2016 deialdien berri emateko CDTI -aren jardunaldi informatzaileari harrera egin dio

14/04/2016
Las empresas vascas podrán acceder a 100 millones de euros para proyectos tecnológicos

CDTI teknologia industrialaren garapen zentroak, IK4 Research Alliance eta SPRI Taldea-ek antolatutako jardunaldia atzo ospatu zen Gipuzkoako Parke Teknologikoan, CIDETEC-ek duen egoitzan; honen helburua, hurrengo CDTI deialdien aurkezpena egitea izan zen, Innterconecta eta CIEN.

 

Jardunaldiaren hasiera, CDTI-ko Sustapen eta Lankidetza Zuzendaritzako Andres Zabara-ren eskutik gauzatu zen, zeinak, CDTI-k bere 39 urtetako bizitzan 12.000 enpresei,  22.000 milioiko diru laguntzen bidez eskainitako babesa azpimarratu zuen. Zabara, enpresen tamaina handiagotzearen eta beraien I+G-a sistematizatzearen alde mintzatu zen.

 

CDTI-ko sustapen eta lankidetza zuzendaritzako, Energia, Garraio Fabrikazio eta Gizarte Digitaleko saileko buru den Jose Maria Perez-ek Innterconecta eta CIEN programen datozen deialdiak azaldu zituen, hauen irekiera apirilean eta maiatzean izatea aurreikusten delarik, hurrenez hurren. Ordutik aurrera, euskal enpresek, CIEN programaren baitan, proiektu teknologikoetarako laguntzak jasotzeko aukera izango dute, 100 milioiko fondoarekin.

 

CIEN programa, enpresen partzuergoari zuzenduta dago, eta elkarteen arteko lankidetza bilatzeaz gain, aldi berean PYME-entzako elementu traktore gisa jokatu nahi du. “Etorkizuneko teknologien inguruko proiektu handiak dira  eta nazioartean etorkizuna dutenak ” argitu zuen Jose Maria Perez-ek.

 

Iazko CIEN programaren deialdian, 30 eskaera aurkeztu ziren ia 279 milioirekin eta, 7-tik 8-ra bitarteko parte-hartzaile kopuruaz eratutako partzuergoez eratuak. 192 enpresa aurkeztu ziren, hauen %45-a enpresa handiak izanik, %23-a tamaina ertaineko enpresak eta %31-a enpresa txikiak. 23 proposamen onartu ziren, 186 milioirekin eta CDTI-ren laguntzak 140 milioi ingurukoak izan ziren.

 

Perez-ek gaineratu zuenez, 2016-erako aurrekontua, 100 milioikoa izango da. 7-tik 20 milioira  bitarteko aurrekontua izan eta, 3-tik 8-ra bitarteko enpresen arteko partzuergoz eratutako proiektuei zuzendua, interes ekonomikoa duten taldekatzeak onartzen ez direlarik. Finantzaketa, kreditu gisakoa da eta onartutako aurrekontuaren %75-eraino irits daiteke, honen %30-a itzuli beharrik gabekoa izanik. Deialdia ekainean itxiko litzateke.

 

Jose Maria Perez-ek, Innterconecta programaren deialdi berria ere azaldu zuen, FEDER-Innterconecta-n fondoak dituzten Espainiako autonomia erkidegoei zuzendua (Kanariar uharteak, Andaluzia, Murtzia, Extremadura, Gaztela Mantxa , Galizia, Ceuta eta Melilla). Hauek, garapen esperimentaleko, eskualdeko nahiz eskualde-arteko lankidetza proiektuak dira, laguntzetarako 50 milioiko  aurrekontuaz eta %60-ko diru laguntzetaraino iritsiz. Proiektuek, milioi batetatik 4 milioira bitarteko aurrekontua izan behar dute eta 2-tik 6-ra bitarteko enpresen arteko  partzuergoaz eratua  izateaz gain, hauetariko batek, gutxienez, PYME izan behar du.

 

Innterconecta programaren lehentasunezko gaiak, energia, klima-aldaketa, bioteknologia eta osasuna, aeroespaziala, informazioaren gizartea, metalmekanika eta nekazaritza badira ere, Jose Maria Perez-ek argitu zuen, jorratutako  gaia, ez litzatekeela proiektua  baztertzeko arrazoi izango.

 

2015-eko Innterconecta deialdian  aurkeztutako  400 proiektuetatik 131 izan ziren onartuak, onartutako proiektu gehien jasotako autonomia erkidegoak Andaluzia (54) eta Galizia (44) izanik. Gaiari dagokionez, Nekazaritza-elikagaiak eta TIC  alorren ingurukoak nabarmendu ziren beste guztien gainetik.

 

Arrakasta kasuak

Jardunaldiaren bigarren zatia, programa hauetan parte-hartzaile izandako enpresa-arrasta kasuen aurkezpenen inguruan ardaztu zen. 2015–ean ia 280 milioiko salmentak izan eta 2.146 langile dituen, ibilgailuen industriarako piezen fabrikazioan lan egiten duen Maier Taldeko I+G-ko arduraduna den Sergio Alaiagoikoak, taldeko I+G jarduera guztiak, MTC-en (Maier Technology Centre) biltzen direla azpimarratu zuen, zeina egoitza nagusiaren ondoan, Gernikan kokatzen den.

 

CIEN programaren baitan berak izandako bizipenei dagokionez, 2014-ean bi proposamenetan parte hartu zutela baieztatu zuen, bata inprimaketa digitalaren alorrean eta korrosioaren aurkako ezaugarriak dituzten estalduren nanoteknologiaren inguruan bestea. Iaz, kromatze prozesuko bainuen berreskuratze eta berrerabilpenarekin lotutako beste proiektu batean parte hartu zuten.”I+G egitasmo asko ditugu eta CDTI-ren programa hauek oso interesgarriak dira ”. Bestalde, Vigon dagoen Maier plantak, Interconnecta programan bi parte hartu izan du: 2011-ko deialdian laser teknologiaren bidezko eta estetika berriekin lotutako proiektu batez, honen emaitzak dagoeneko industrializazio fasera iritsi direlarik, eta 2013-ko deialdian, FINSA-k  lideratutako  proiektu  batekin, zeinak egur zuntz eta plastikozko konposatuen garapenari heltzen dion.

 

Jarraian, 269 milioiko fakturazioa, 1.295 langile izan eta  “fakturazioaren % 9,3-a” I+G-n inbertitzen duen Danobat enpresako Eraberritze zuzendaria den Antxon Lopez Usoz-ek bere produktuetatik asko, gisa honetako proiektuetatik atera direla azpimarratu zuen.

 

Danobat-ek, egun,  asmo handiko CIEN proiektu bat duela azaldu zuen, beraien makinak digitalizatzeko izango zena “ iphone baten gisan” uneoro informazioa jaso eta bidaltzeko baliatuz. Proiektuak, 8,8 milioiko aurrekontu onartua eta CDTI-ren eskutik 6,6 milioiko ekarpena du, hauetatik 2 milioi itzuli beharrik gabekoak izanik.

 

Jardunaldia, fabrikatzaile aeronautiko garrantzitsua den Sevilla-ko Sofitec, TIER 1enpresa gaztearen finantzaketa zuzendaria den Manuel Perez-en hitzaldi batekin amaitu zen. Enpresa honek, 1.999-ean sortu zenetik, hazkuntza azkarra izan du, 2015-ean 27 milioiko fakturazio datua izanik eta datozen urteetarako 50 milioi baina handiagoa izango denaren aurreikuspenarekin.

 

Perez-en hitzetan, Sofitec-ek  CDTI-rekin izan duen bizipena  “laburra baina bizia eta edonola ere, oso onuragarria  ”izan da. Gisa honetako programetan, izan berri dituen  bere parte-hartzeen  adibide modura, Innterconecta 3R-COMPO aurkeztu zuen, 2015-eko deialdian finantzatua, eta helburutzat konposatu termoegonkor, konpongarri, birziklagarri eta birprozesagarrien  belaunaldi berri baten garapena duena, zeinak batez ere aeronautika eta ibilgailuen industriaren alorreko erabilerak izango lituzkeen, CIDETEC-ekin batera garatua. Perez-ek, bere hitzaldiaren zati bat, proposamen arrastatsu bat aurkeztu eta garatzeko, nahiz ondorengo kudeaketa eta koordinazioa bideratzeko ohitura onen gaineko gomendioak aurkezteko baliatu zuen.

Zabaldu: