CIDETEC ek EuroNanoForum ekitaldiaren 8. edizioan parte hartu du, hau nanoteknologia eta material aurreratuen inguruan Europa mailan egiten den topaketa nagusia da.

26/06/2017

Topaketa, ekainaren 21 tik 23 ra bitartean ospatu zen, La Valetan (Malta); eta bertan bildu ziren nanoteknologiaren garapenean zerikusia duten kontinenteko eragile nagusiak.

Euronanoforum ean CIDETEC ek izandako parte hartze aktiboa, CIDETEC Nanomedicine ko Business Development Manager a den Iraida Loinaz eskutik gauzatu zen, Nano-enabled healthcare, nano-medicine and medical technologies izeneko saioaren barruan egindako hitzaldiaz. Saio honetan, nanoteknologiak eta material berriek duten zeregina azpimarratu zen, bai erronkei irtenbideak bilatzeko orduan eta baita mediku eta asistentzia-teknologietan eskaintzen dituzten negozio aukerei dagokionean ere. Loinaz doktorearen hitzaldia, zehazki Nanopilot egitasmoaren inguruan izan zen, egitasmo hau, ekoizpen egokiaren arauen (NCF/GMP) arabera eta oinarri polimerikoa duten nanofarmakoen ekoizpenerako planta pilotua da. Saio berean, Iraidak Pepticaps egitasmoaren azalpen labur bat egin zuen.

EuroNanoForum ha contado por primera vez también con un stand del Hub en nanomedicina translacional impulsado desde la plataforma europea de Nanomedicina.

EuroNanoForum ak, lehen aldiz izan du, nanomedikuntza traslazionalaren inguruko Hub aren Stand da, Nanomedikuntzaren Europar plataformak bultzatua. Hub a , ondorengo bost egitasmo europarretan lanean diharduten stakeholder ek osatutako sarea da. ENATRANS, Nanomedikuntzaren traslazioa bultzatzen du, EU-Nanocharacterization lab, honek, nanofarmakoen karakterizazioan espezializatutako zentroen sare bat eta nanofarmakoen ekoizpenerako hiru planta pilotu ezarri ditu, NanoPilot, Nanofacturing eta Maciviva hain zuzen ere. CIDETEC NanoPilot egitasmoaren koordinatzaile eta planta pilotuetako baten jabea izaki, stand ean egon da.

Aurtengo edizioan, Euronanoforum ak industriako eragile nagusien parte hartzean jarri du arreta, enpresa handi nahiz Pyme ak izan, honela 70 mintzalari baino gehiago bildu ditu, zeinak Europako konpainiak ez ezik beste kontinenteetako konpainiak ere ordezkatu dituzten, esate baterako: AUDI AG, Avantium, STMicroelectronics, Infineon, Arkema edo UPM.

Biltzarrak, hiru eguneko networking a eta nanoteknologia nahiz material aurreratuen inguruko azken garapenen gaineko eztabaida anitz eskaini zituen, honetaz gain eta aldi berean Nanotech Europe 2017 Lehiaketa ere, sail honetako azken berrikuntza eta aurrepanen erakusgarri.

Zabaldu: