Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

IK4-CIDETEC ek, BioSpain 2016 jardunaldiaren barruan, nano-medikuntzaren alorreko ikerketa traslazionalaren gaineko mahai-ingurua antolatu zuen.

17/10/2016
Ekitaldia, Irailaren 28an izan zen eta nano-medikuntzaren garapenenean, laborategiko teknologia berritzaile hauek lehen fase klinikoetara eramateak dakartzan erronka nagusien inguruan aritu zen, batez ere karakterizazio prozesu, teknologiaren transferentzia eta industria nahiz merkatuaren baldintza arautzaileekin lotutako gaiak jorratuz.

Mahai-ingurua, IK4-CIDETEC -eko Biomaterialen Alorreko ikertzaile den Ana Benito Doktoreak zuzendu zuen, eta bertan, besteak beste Covadonga  Pañeda ( Sylentis -eko I+D  Zuzendaria ),  Simon Bacconier (EU nano-medikuntza karakterizazio laborategiko Atzipen Traslazionalaren  koordinatzailea),  Iraida Loinaz (IK4-CIDETEC -eko osasun saileko BDM), Eusebio Gainza (Biopraxis Research-eko I+D Zuzendaria) eta  Justin Barry (Midatech Pharma -ko Zuzendari Kudeatzailea) izan ziren.

BioSpain , Bioteknologiaren alorrean Espainiako ekitaldi nagusia da eta Bioteknologia  Industriaren Espainiako Elkartea den ASEBIOk antolatzen du. Topaketaren 8.jardunaldia, Irailaren 28tik 30ra bitartean Bilbao Exhibition Centre (BEC)-en ospatu zen, bertan 30 herrialde inguru bildu ziren, hauen artean eta gonbidatu gisa  Estatu Batuak.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburu den Arantxa Tapia, jardunaldiaren hasiera ekitaldian izan zen eta besteak beste ondorengoen parte-hartzea izan zuen: Asebio -ko  buru den Jordi Marti; Estatu Batuen Espainiako Enbaxadako merkataritzako agregatu den Keith Silver; Kanpo Merkataritzaren Institutuko Kontseilari delegatu den Francisco Javier Garzon eta Osasun Saileko idazkari Nagusi den Jose Javier Castrodeza.  

Zabaldu: