Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

IK4-CIDETEC-ek PneumoNP UE egitasmoa koordinatzen du,

14/07/2016
PneumoNP, Europako Batzordearen 7. Marko Programak finantzatutako lankidetza egitasmoa da. Honen helburua, biriketako gram-negatibo bakteriek eragindako infekzioen tratamendurako Theragnostico sistema bat garatzea du helburu, bereziki Klebsiella pneumoniae bakteriara zuzendurik.

Egitasmoak izaera multi-disziplinarra du, eta INGENIATRICS (Espainia) bazkideak bereziki diseinatutako arnaste sistema berri bat garatzea du helburu, honela nanofarmazia produktu berriak biriketara modu eraginkorrago batean iristea lortzeko asmoz. Nanopharmaceuticals-ak, mikrobioen aurkako peptido (AMP) baten bidez funtzionalizatutako nano-garraiatzaile (NC) batez eratzen dira. IK4-CIDETEC-ek, NC -ri bere ekarpena egiten dio kate bakuneko polimeroen nanopartikulen bidez eta Utrecht-ko Unibertsitateak aldiz liposomen erabileraz. Bi PYME (SETLANCE - Italia eta BIOTECH ADENIUM - Dinamarka) nano-garraiatzaileetara kargatzen diren AMP –k ekoizten ari dira, hauek in vitro (PUNTO Fraunhofer - Alemania) eta in vivo (medikuek, Rotterdam-go Erasmus Mediku Zentrua - Herbehereak) frogatzen dira andui ezberdinetako bakterien aurka, honela nanofarmazia partikula eraginkorrenak eta etorkizunera begira aukera handienak eskaintzen dituztenak aukeratzeko helburuaz. 
Bestalde, CIC biomaGUNE ikerketa zentroa (Espainia), aukeratutako AMP-NC sistemek in vivo azaltzen dituzten biodistribuzioak aztertzen ari da, biriketan egokien atxikitzen direnak aukeratzeko. 
Aldi berean, PATHOFINDER PYME -a (Holanda), antzemate kit bat lantzen ari da PCR anitzaren bidez, Infekzio-gaixotasunen Diagnostikoa. Partzuergoak baditu beste bi kide ere: EURICE egitasmoaren zuzendaria (Alemania) eta UMAP (Frantzia), zeina ustiatze eta hedapenaz arduratzen den. 
Egitasmoa maila pre-kliniko batetaraino garatzeko pentsatu da, garatzen jarraituko dena. Etorkizunean, kliniketara iristea erraztuko duen GMP baldintzetan, NC-AMP aktuazio hoberena bilatzeko oinarri gisa. 
PneumoNP egitasmoak, nanoteknologian oinarritutako terapeutikaren alorrean, ezagutza berriak eskaintzea espero da eta antibiotikoen aurrean bakteriek erakusten duten erresistentziari aurre egiten laguntzea. Izan ere, osasun arazo garrantzitsu hau premiazkotzat jotzen da eta ez Europan soilik. 
Ikuspuntu honetatik, PneumoNP –ek, Antibiotikoen Hedapenaren Europako Eguna (EAAD) jardunaldian parte hartu du, ikusleei orokorrean irekitako hitzaldi bat antolatuz, hau 2015 -eko Azaroaren 18 -an izan zen: "Antibiotikoen erabilera egokiaz hitzegin dezagun ! " http://www.cidetec.es/en/noticia.aspx?origen=sala_prensa&id=b17de003-b4b1-4351-9863-cada247d2d54&pagina=0) gizarteak arazo honen aurrean izan dezakeen ikuspegia zabaldu eta ikerlariak gai honen inguruan egiten ari diren ahaleginen berri izan dezaten. 

Zabaldu: