CIDETEC-ek nazioarteko 9. AIRTEC azokan izango duen standa bisitatzeko gonbidapena egin du

07/10/2014
CIDETEC sektore aeroespazialean erreferentziazkoa den nazioarteko 9. AIRTEC azokan izango da, Frankfurten egingo dena 2014ko urriaren 28tik 30era.

Sektore aeroespazialaren AIRTEC azokan, sektoreko hornidura-kate osoa erakusten da, diseinutik bizitza-zikloaren baitako aholkularitzaraino, tartean ingeniaritza, saiakerak, ekoizpena, erremintak, osagaiak, elektronika, sentsorika eta abar jasota.

Teknologia, berrikuntza eta joera berrietara bideratuta dago azoka, eta industria aeroespazialaren hornitzaileen ikuspegi osatua eskaintzen du. Erakusketariei aukera bikaina eskaintzen zaie beraien gaitasunak, eskumenak eta ezagutza teknikoak aurkezteko, eta ekipo originaleko fabrikatzaileei (OEM) eta sistemen hornitzaileei konponbide teknologiko eta ekonomiko berrien bilaketan laguntzen die.

 

Gure standera hurbiltzen diren bisitariek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte gure gaitasunak, hala nola arlo ezberdinetako azken garapenak:

  • NANOMATERIALAK. Nanoteknologia arloko azken aurrerapenak industriak planteaturiko beharrei begirako konponbide errealistak eta berritzaileak aurkitzeko erabiltzen ari dira.
  • ELASTOMEROAK ETA KAUTXUAK. Beren burua konpontzeko gaitasunari esker produktu berritzaile iraunkorragoak garatzen ditugu lotura dinamikoen kimika eta polimeroen formulazioa konbinatuz.
  • TERMOPLASTIKOAK. Ezaugarri hobetuak eta funtzionaltasun espezifikoak dituzten termoplastiko berrien sintesi eta garapenean esperientzi zabala eskeintzen dugu.
  • KONPOSITE TERMOEGONKORRAK. Benetan berritzaileak diren material konposatu eta prozesuetan esperientzi industrial zabala dugu, birprozesagarriak eta birziklagarriak diren erretxina termoegonkor berrietan oinarrituak.
  • GAINAZAL TRATAMENDUAK. Gainazal teknologien ezagutza frogatua eskeintzen dugu materialen ezaugarrien hobekuntzarako. Baita ere estalki estetiko berriak  metal, aleazio, konposite eta zeramiken gainean garatzeko ahalmena (esaterako, tribologikoak, babesgarriak, elektromagnetikoak eta gainazal aktiboak).
  • LEIHO ADIMENTSUAK KABINAREN EROSOTASUNERAKO. Beira edo substratu plastikoen gainean fabrikaturiko gailu elektrokromikoak.

 

Hori guztia  CIDETEC-ek arlo horietan dauzkan instalazio eta ekipamenduen ikus-aurkezpen baten bidez ezagutu ahalko da. Era berean, aplikazio berritzaileak erakutsiko ditugu hainbat prototipo eta erakustaldien bitartez.

 

11.0. pabilioian, F19 standean, izango gaituzu zain. Nahi izanez gero, aurretiko hitzordua ezar dezakezu Javier Goñirekin (jgoni@cidetec.es) harremanetan jarrita.

Zabaldu: