CIDETECek ECOXY proiektua aurkeztu du Bruselako BBI JU Stakeholder Forumean

10/01/2018

Abenduaren 6an eta 7an Bruselan egin zen Bio-based Industries (BBI) Stakeholder Forumean hartu zuen parte CIDETEC Surface Engineeringek,eta han aurkeztu zuen bera koordinatzaile duen ECOXY proiektua, stand bat jarriz eta aurkezpen bat eginez.

"Bio-based" edo oinarri biologikoko produktuen eremuko komunitate industriala eta akademikoa elkartu zen topaketa horretan, aldeen arteko elkarrizketa ireki eta onuragarriaren bidez ideia-trukea sustatzeko eta guztien arteko elkarlana bultzatzeko.

Koordinatzaileek bakarrik hartu zuten parte topaketaren lehen jardunaldian, abenduaren 6koan, non 150 bat lagun elkartu ziren.ECOXY proiektuaren aurkezpen laburra egin zuen Elena Jubete doktoreak, CIDETECen izenean, lehen jardunaldi hartan, Forest and lignocellulosic based biomass izenburuko saioan.Bestalde, stand baten bidez ere eman zuen CIDETEC Surface Engineeringek proiektuaren lehen emaitzei buruzko informazioa, eta garatzen ari den jatorri biologikoko erretxinen eta zuntzen zenbait lagin erakutsi zituen.

Bigarren eguneko saioetan, abenduaren 7koetan, berriz, 500 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte: lau osoko bilkura egin ziren, eta lau lantegi paralelo, non oinarri biologikoko produktuen industriari dagozkion zenbait gai jorratu ziren.

ECOXY proiektua ezagutarazteko ez ezik, BBI Joint Undertakingen martxan dauden beste proiektu batzuen eta haien koordinatzaile zein partaideen berri jakiteko ere baliatu du CIDETECek jardunaldi hori.Honenbestez, BBI alorrean CIDETEC Surface Engineeringek koordinatzaile eta partaide gisara egiten duen lana bistaratzea zen helburua, eta elkarlana bultzatzea.

Lau urterako lankidetza-proiektua da Ecoxy, “Bio-based recyclable, reshapable and repairable (3R) fibre-reinforced EPOXY composites for automotive and construction sectors”; Europako zortzi herrialdetako 13 partaide ditu, eta CIDETC da haren koordinatzailea.Europako H2020 programaren finantziazioa jasotzen du, BBI Joint Undertakingen bidez, eta 4,85 milioi eurokoa du aurrekontua. Proiektuaren xedea: prestazio aurreratuko erretxina eta zuntz biologikoak garatzea erakintzaren eta automobilgintzaren sektoreetarako

ECOXY proiektuari buruzko informazio gehiago:
https://www.cidetec.es/en/projects/surface-engineering-6/ecoxy

BBI JU Stakeholder Forumari buruzko informazio gehiago:
https://www.bbi-europe.eu/events/bbi-ju-stakeholder-forum-2017-brussels

Zabaldu: