Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

IK4-CIDETECen ikerketa lan bat Transactions of the Institute of Metal Finishing aldizkariko azalean

25/02/2015
Lanaren berritasunetako bat pultsu bidezko elektrodeposizio prozesuak aztertzeko eta optimizatzeko metodo kimiometrikoak erabiltzea da

Transactions of the Institute of Metal Finishing aldizkariak IK4-CIDETECeko ikertzaileek idatzitako artikulu bat hautatu zuen 2014ko azken zenbakirako. Aldizkari horrek nazioarteko estaldura ematen die gainazalen akaberei, gainazalen ingeniaritzari eta gainazalen funtzionalizazioari lotutako gaiei, bai oinarrizko ikerketaren arloan bai aplikazio industrialean, eta bigarren kuartilean indexatuta dago, Surfaces, Coatings and Films arloan.

 

Artikuluaren izenburua "Advanced Ni–W coatings obtained by the combination of pulse plating and chemometric techniques" da, eta IK4-CIDETECeko Gainazalen Dibisioko, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Aplikatuko Departamentuko eta Bartzelonako Unibertsitateko Kimika Fisikoko Departamentuko ELECTRODEP laborategiko ikertzaileek egindako lanaren emaitza da. Bertan, teknika kimiometrikoak erabiliz korronte pultsuen bidez NiW estalduren elektrodeposizioan lortutako emaitzak deskribatzen dira, eta parametro esperimentalek estaldura horien egituran eta propietateetan duten eragina aztertzen da.

 

Ikerketa argitaratu duen argitalpenaren zenbakia korronte pultsuen bidezko elektrodeposizioari eskainita dago. Aldizkariak artikuluan sartutako irudietako bat aukeratu du bere lehen orrirako, lortutako emaitzen garrantziagatik. Irudi horrek aldagai askoko analisiaren bitartez lortutako erantzun-gainazal batzuk erakusten ditu, pultsuen parametroak eta garatutako NiW estalduren propietateak erlazionatzen dituztenak. Pultsu bidezko elektrodeposizio prozesuak aztertzeko eta optimizatzeko metodo kimiometrikoak erabiltzea ez dago oso zabalduta, eta horixe da hain zuzen lanaren berritasunetakoa.

Zabaldu: