Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

LIEBHERR-AEROSPACE bisitari CIDETECen ECOLAND proiektu europarra martxan jartzea dela eta

10/05/2018
LIEBHERR-AEROSPACE Lindenberg GmbH bisitari izan du CIDETEC Surface Engineerinek, ECOLAND “Development of ECO-friendly protection procedures for LANDing gear aluminium alloys” proiektua abiaraztea dela eta. CIDETEC buru duen proiektu horretako partaide dira LVH Coatings (Erresuma Batua) eta CTME (Miranda Ebro) ere. Proiektuak, Clean Sky JUk finantzatua Horizon 2020 Programaren barruan, 347 milioi euroko aurrekontua du, eta 18 hilabeteko iraupena.

Gaur egun, ezinbesteko erreferentzia da LIEBHERR-AEROSPACE Lindenberg GmbH Europako industria aeronautikoan; zehazki, lurreratzeko trenen eta hegaldiak zein eragingailuak kontrolatzeko sistemen fabrikazioan. Proiektu horren bidez, anodizatu kromikoaren tratamendu alternatibo bat garatu nahi du enpresak, anaforesian oinarritua eta REACH araudia betetzen duena betiere. Anaforesia: murgiltze bidez estaldura organiko bat aplikatzea, korronte elektrikoaren bitartez. Badu abantaila nagusi bat: aldez aurretik inprimaziorik egin gabe pintatzeko aukera ematen du. Hori dela eta, bereziki interesgarria da sistema; batetik, aplikazio-denborak murriztu egiten dira (% 55 inguru gutxitzen da ekoizpen-denbora), eta, bestetik, estaldura bakar bat aski izaten da. Normalean egin behar izaten diren bi estaldurek Cr(VI)-a izan ohi dute (hala nola gaur egun erabiltzen diren anodizatu kromikoa eta inprimazioak), eta 20124tik aurrera debekatu egingo dira elementu hori duten substantziak, REACH europar araudiari jarraikiz. Proiektuan zehar garatzen den tratamendua 7.000 serieko aluminio-aleazioetan aplikatuko da batik bat. Erresistentzia mekaniko handia behar duten aplikazio aeronautikoetarako asko erabiltzen dira aleazio horiek. Hobekuntza horri esker, espero da % 25 hobetzea tratatutako osagaien balio-bizitza, sistema tradizional anodizatu eta pintatuekin alderatuta, eta gutxienez % 30 murriztea fabrikazio-kostuak. Gainera, estaldura-sistema horrek aukera ematen du geometria konplexuagoko piezak tratatzeko eta, hartara, lurreratzeko tren arinagoak diseinatzeko.

Zabaldu: