Valoniako Ekonomia eta Merkataritzako kontseilaria bisitan izan da CIDETECen

28/03/2018

Eric Santkin, Valoniako Ekonomia eta Merkataritzako kontseilaria, CIDETECen instalazioak ikusten izan zen martxoaren 15ean.

Bisitan, Santkin jaunak bilera izan zuen CIDETECen Surface Engineering arloko ardura dutenekin, aztertzeko zer aukera dagoen zentroa lankidetzan aritzeko Belgikako eskualde horretako erakunde publiko eta pribatuekin. Beste zenbait interesguneren artean, I+Gari laguntzeko Europako programa batzuk aztertu zituzten bileran, eta ikerketa-proiektuetan batera ari litezkeen Valoniako zentro teknologikoak identifikatu.

Bereziki aztertu zuten MecaTeach poloarekin programatutako bisita-trukea. MecaTech  ingeniaritza mekanikoko lehiakortasun-polo bat da, sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetu nahi duena berrikuntza sustatuz; hala berrikuntza teknologikoa nola merkataritzakoa, antolaketakoa eta abar. MecaTechek identifikatuta dauzka lau ardatz estrategiko, eta haien inguruan biltzen ditu bere proiektuak: etorkizuneko materialak eta azalerak, konformazio-teknologia, mikroteknologia eta mekatronika, eta mantentze-lanak eta fidagarritasuna. Lau ardatz horietatik lehenak aukera argiak eskaintzen ditu CIDETECekin lankidetzan aritzeko, eta horrek indartu egingo ditu etorkizunean bi erakundeen arteko harremanak.

Zabaldu: