Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

VISIO 2014 BILTZARRA

27/08/2014
VISIO Biltzarraren bosgarren edizioa Donostiako Basque Culinary Centerren egingo da 2014ko urriaren 16 eta 17an.

VISIO 2014 Zaintza Teknologikoari eta Inteligentzi Lehiakorrari lotutako gaiak elkar trukatzeko eta horien gainean eztabaidatzeko nazioarteko topaketa da.

 
Hitzorduaren helburua zaintza estrategikoa sustatzen duten edota beren jarduera hobetzeko hori erabiltzen duten profesional eta antolakundeak bil daitezen laguntzea da.
 
Jadanik lau edizio burututa, VISIO hemen eta gure mugetatik kanpo ere gogoz itxaroten den topalekua bihurtu da.
 
Bosgarren edizio honetan 3. Enpresa Topaketa egingo da. Bertan, bereziki, erakutsi ahalko dira enpresek Lehiatzeko Inteligentziari dagokionez teknikak eta metodologia propioak ezartzen izandako esperientziak.
 
Topaketa, zaintzarekin, inteligentziarekin, berrikuntzarekin eta erabaki estrategikoak hartzearekin lotutako gaien gainean ikasteko eta beren ezagutza eta esperientziak trukatzeko interesa duten profesionalei eta erakunde eta enpresetako pertsonei zuzendua dago.
 
Helburuak:

Ø Inteligentziaren aldagarriak punta-puntako berrikuntza jarduerekin lotzea.

Ø Zaintza eta inteligentzia jarduerak sustatzea berrikuntza sustatzeko eta lehiatzeko abantaila lortzeko enpresa estrategia legez.

Ø Zaintza eta inteligentziaren arloetan azken joerak erakustea.

 

Egitaraua:

http://www.conferencia-visio.com/2014/pag.php?id=31&pag=programa_02&lang=eu

 

Izen-emateak:

http://www.conferencia-visio.com/2014/inscripcion.php

Zabaldu: