Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

X. CIDETEC Sariak 2013, elektrokimikako bikaintasuna saritu dute

29/07/2014
Francisco José Vidal Iglesias eta Nuria García-Aráez García del Valle Doktoreek, X. CIDETEC Sarien irabazleek, IK4-CIDETEC-eko Antolaketa eta Pertsonak sailaren zuzendari Soledad Larrocha Doktorearen eskutik jaso zituzten saria eta diploma-ziurtagiriak.

Sari emate ekitaldia “Elektrokimikan espezializaturiko RSEQ-eko Taldearen XXXV. Bilera eta Mediterraneoko I. E3 Sinposioa: Energia eta Ingurumenerako Elektrokimika”-ren baitan izan zen, Burgosen ospatua joan den uztailaren 14tik 16ra.

 

FRANCISCO JOSÉ VIDAL IGLESIAS Doktoreak, Alacanteko Unibertsitateko Elektrokimika Institutu Unibertsitarioko kideak, CIDETEC 2013 sariaren 3.000 euroak, garaikurra eta diploma-ziurtagiria jaso zituen Ikerketa Zientifikoa Elektrokimikan deritzon kategorian, “Towards More Active And Stable Electrocatalysts for Formic Acid Electrooxidation: Antimony-Decorated Octahedral Platinum Nanoparticles”artikuluagatik,Angewandte Chemistry International Edition 52-n argitaratua (2013) 964-967.

 

Bestetik, NURIA GARCÍA-ARÁEZ GARCÍA DEL VALLE Doktoreak, egun Southamptongo Unibertsitatean (Erresuma Batua) dagoenak, Ikertzaile Gazteak Elektrokimikan izeneko kategorian jaso zuen CIDETEC 2013 saria, alegia, 1.500 euro, garaikurra eta diploma-ziurtagiria, bere curriculumaren kalitate eta bikaintasunagatik. Ekitaldia bukatuta, García-Aráez Doktoreak hitzaldi bat eskaini zuen.

 

CIDETEC sariak Espainiako elektrokimikan bikaintasunaren erreferente bihurtu dira, eta Elektrokimikan espezializaturiko RSEQ-eko taldearen ezaugarri. Zentzu horretan, esan beharra dago dagoeneko egin dela Ikerketa Zientifikoaren XI. CIDETEC Sarien deialdia, Elektrokimikan azken lau urteotan garaturiko ikerketa onena eta Elektrokimikaren arloko Ikertzaileen Ibilbide Zientifikoa saritzeko.

 

Zabaldu: