Lege
oharra

  

NORTASUN-DATUAK

Informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko legean ezarritakoari jarraikiz, CIDETEC FUNDAZIOAk, “www.cidetec.es” webgunearen titular eta, ondorioz, informazio-gizartearen zerbitzuak ematen dituen erakunde gisa, erabiltzaileen eskura jartzen du honako informazio hau:

Izen soziala: FUNDACIÓN CIDETEC
Egoitza: Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa, Pº Miramón, 196
20009 Donostia - San Sebastián (Spain)
Helbide elektronikoa: rgpd@cidetec.es
Telefonoa: +34 943 309 022
Faxa: +34 943 309 136

  

ERABILERA BALDINTZAK

Informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean ezarritakoari jarraikiz, CIDETEC FUNDAZIOAk www.cidetec.es webgunearen titularra dela jakinarazten du. Aipatutako legearen 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, CIDATEC FUNDAZIOAk honako datu hauen berri ematen du:
Webgune honen titularra CIDETEC FUNDAZIOA da (IFK: G20588588), egoitza Miramon pasealekua 196, 20014 Donostia helbidean duena eta epemugarik gabe sortu zena 1997ko martxoaren 4an, Donostiako José María Segura Zurbano notarioak eskuetsitako eskritura publiko bidez (protokolo-zenbakia: 684). Eusko Jaurlaritzaren Fundazioen Erregistroko lehen sekzioan dago inskribatuta, F-37 zenbakiarekin. Enpresarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa hau da: cidetec@cidetec.es.

  

Erabiltzailea eta erantzukizunen araubidea

CIDETEC FUNDAZIOAren webgunea atzitzen, erabiltzen eta bertan nabigatzen duen pertsona oro erabiltzailea da; beraz, webgunean nabigatzen duen unetik aurrera, onartu egiten ditu hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak, kasuaren arabera legez errespetatu beharreko derrigorrezko arauak aplikatzearen kalterik gabe.
CIDETEC FUNDAZIOAren webguneak askotariko informazio, zerbitzu eta datuak eskaintzen ditu. Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea behar bezala erabiltzeko erantzukizuna. Erantzukizun horrek barne hartzen du:

  • 1. Webgunean eskainitako zenbait eduki edo zerbitzu atzitzeko CIDETEC FUNDAZIOAk eskatutako inprimakietan emandako informazioa egiazkoa eta legezkoa izatea.
  • 2. Baldintza hauek, legeriak, moralak, ohitura onek edo ordena publikoak ezarritakoaren kontra edo hirugarrenen eskubideak urratzen nahiz webgunearen funtzionamendua oztopatzen duen modu batean erabiltzea CIDETEC FUNDAZIOAk eskainitako informazioa, zerbitzuak eta datuak.

  

Esteken politika eta erantzukizunetatik salbuestea

CIDETEC FUNDAZIOAk ez du bere gain hartzen webgunean txertatutako esteken bidez erabiltzaileak atzi ditzakeen webguneetako edukiaren ardura, eta adierazten du ez duela inolaz ere sareko beste webgune batzuen edukia aztertu edo kontrolatuko. Halaber, ez du bermatuko esteken bidez atzi daitezkeen hirugarrenen webguneen erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiatasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.
CIDETEC FUNDAZIOAk adierazten du beharrezko neurri guztiak hartu dituela webgunean nabigatzeagatik erabiltzaileek jasan ditzaketen kalteak ekiditeko. Ondorioz, CIDETEC FUNDAZIOAk ez du bere gain hartzen, inolaz ere, Interneten nabigatzeagatik erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteen ardura.

  

Aldaketak

CIDETEC FUNDAZIOAk beretzat gordetzen du webguneko edukian, aurrez ohartarazi gabe, egokiak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea. Webgunearen edukiari nahiz erabilera-baldintzei dagokienez. Aldaketa horiek webgunearen bidez egin daitezke, legez onartutako edozein modutan, eta derrigorrezkoa izango da erabilera-baldintza berriak betetzea webgunean argitaratuta dauden bitartean eta beste batzuekin ordezten diren arte.

  

SSL ziurtagiria (Secure Sockets Layer)

SSL ZIURTAGIRIAk erabiltzailearen eta CIDETEC FUNDAZIOAren arteko informazioaren autentifikazioa, pribatutasuna eta segurtasuna bermatzen du.
CIDETEC FUNDAZIOAk segurtasun-ziurtagiri bat dauka, SSL ZIURTAGIRIAk erabiltzen duena konexio seguruak egiteko.
Prozesu horretan, zenbait parametro ezartzen dira konexioa modu seguruan gauzatzeko; horretarako, aurrez ezarritako gakoak erabiltzen dira eta bidalitako datu guztiak kodifikatu eta deskodifikatu egiten dira, konexioa ixten den arte.

  

Jabetza intelektuala eta industriala

CIDETEC FUNDAZIOA, bere kabuz edo lagapen-hartzaile gisa, webgunearen nahiz bertako elementu guztien (irudiak, soinuak, audioak, bideoak, softwareak edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautapena, funtzionatzeko, atzitzeko edo erabiltzeko behar diren ordenagailuko programak, e.a.) jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztien titularra da. Ondorioz, elementu horiek jabetza intelektual gisa babestuko ditu Espainiako ordenamendu juridikoak, eta Espainiako eta erkidegoko arlo horretako araudia nahiz Espainiak sinatutako nazioarteko itunak aplikatu beharko zaizkie.
Eskubide guztiak erreserbatzen ditugu. Jabetza intelektualari buruzko legean ezarritakoaren arabera, berariaz debekatzen da webgune honetako eduki guztia edo zati bat helburu komertzialekin, edozein euskarri edo baliabide teknikoren bidez, eta CIDETEC FUNDAZIOAren baimenik gabe erreproduzitzea, banatzea eta publikoki jakinaraztea edo erabilgarri jartzea.
CIDETEC FUNDAZIOAren jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztiak errespetatzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak. Webguneko elementuak ikusi ahalko ditu, baita inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan biltegiratu ere, baldin eta erabilera pertsonal eta pribaturako bada soilik. Erabiltzaileak ezingo du ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu CIDETEC FUNDAZIOAren orrietan instalatutako babesgailurik edo segurtasun-sistemarik.

  

Legezko ekintzak, aplikatu beharreko legeak eta jurisdikzioa

CIDETEC FUNDAZIOAk, era berean, beretzat erreserbatzen du egokiak iruditzen zaizkion akzio zibil edo penalak aurkezteko eskubidea, webgunea eta bertako edukia modu desegokian erabili delako edo baldintza hauek bete ez direlako.
Erabiltzailearen eta zerbitzua ematen duen entitatearen arteko harremana Espainiako lurraldean indarrean dagoen eta aplikatu beharreko araudiaren araberakoa izango da. Eztabaidaren bat sortuz gero, arbitraje bidez ebatzi ditzakete gatazkak, edo jurisdikzio arruntera jo dezakete, arlo horretako jurisdikzioari eta eskumenei buruzko arauak gordeta. CIDETEC FUNDAZIOAren egoitza GIPUZKOAN dago, Espainian.