Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

delivering innovation
to the patient

Bio-medikuntzaren alorreko material berritzaileen garapenean adituak

Teknologiaren transferentzian esperientzia duen talde oso kualifikatua

Taldeko partaideen % 66 a doktoreak dira

Oinarri zientifikoa duen teknologiaren garapenaren egile

Teknologia propioa: 3 patente familia

 

Bere kabuz zuzentzen diren Hidrogel dinamikoak.

 

Drug-delivery rako kate bakareko nano partikulak

 

Higaduraren murrizketarako oso hidrofiloak diren gainestaldurak.

Biomedikuntzaren eremurako aplikazioen garapenean laguntzen diguten

lankidetza estrategikoekin

Balio kate osoa kontuan hartzen duen sare kualifikatu baten muinean.

  • Horizon 2020 ren barruko 3 europar egitarsmoaren koordinazioa.
  • ETP Nanomedicine ko kide
  • Cidetec ek zuzendutako Nanopilot egitasmoa, Nanomedikuntzako Transational Hub ekimenen barruan sartzen da. 
 
 

Merkaturatze denbora murrizteko industriaren

hartueman zuzena

  • (bio) teknologia zuzenean industriara eramateko gai
  • GMP Manufacturing Planta:
    Mediku ikerketarako produktuen garapenerako farmazia arauen araberakoa

Nano-medikuntzaren ikerketa traslazionalari eskainitako laborategiz osatutako 600 m2

I+G laborategiak, bio-materialeen karakterizazio osorako beharrezko guztia dute

  • Kromatografia (HPLC, GPC).
  • Espektroskopia (FTIR, UV, Fluoreszentziak hatzemateko gai diren xaflen irakurgaliua).
  • Mikroskopia (Fluoreszentzia eta optika mikroskopia, FESEM, AFM).
  • Polimeroen karakterizazioa (TGA, DSC, Reometroar, MALDI-tof, DMA,…).
  • Dynamic light scattering (DLS) and potencial Z, master sizer, Viscosizer.
 

Paregabea den instalazio batez:

ikerketan dauden botiken GMP balioen araberako ekoizpenerako 165m2 ko azalera duen planta.

Gure GMP planta pilotura ikustaldi bat egin ezazu

Planta pilotuak ikerketan dauden botika sail txikiak ekoizteko ahalmena du, garapen aurre-kliniko osoa nahiz lehen entsegu klinikoetarako.

Planta pilotuak bere malgutasuna ziurtatzeko kanpainan lan egiten du.

  • Liofilizatuak:  (1500 bial etaraino / 2 ml)
    • Liofilizatu antzuak
    • Lifilizatu ez antzuak
  • Likido eta betetze aseptikoa
    • Formulazio likido ez antzuak
    • Monodosiak (500–1000 strips)

Ongi zehaztutako ikuspuntu teknologikoa

 

Arnasketa bidezko Drug-delivery -a

Arnasketa bidezko botika hartzea

Aldekoak

  • Gaixoarentzat atsegina
  • Eragindako eremuetan botika kontzentrazio altuak

Cons

  • Emandako dosiaren eraginkortasun baxua
  • Administrazio barruti mugatua

Nanoteknologiak eskainitako abantailak:

  • Barreiatze hobea
  • Osagai aktiboen barreiatze homogeneoa

CIDETEC ek, oso bio bateragarritasun altua izan eta polimero naturaletatik abiatuz lortzen diren nanopartikula polimerikoetan oinarritzen den teknologia garatu du.

50 nm baino txikiagoko tamaina izateri esker, barreiatze ahalmen handia erakusten dute, honela albeoloetara modu homogeneoan iristeko gai izanik.

Teknologia honek, poli-sakabanatze baxuko partikulak lortzea ahalbidetzen du, honetarako prozedura modu errazean eskala daitekelarik, izan ere uretan gauzatzen da eta beraz aisa egokitu daiteke ekoizpen zuzeneko arauen eskakizunetara.

 

Drug-delivery azaleko topikoa

Osagai aktibo naturalak

Aldekoak

  • Oso eraginkorrak azalaren propietateak bere onera ekartzeko

Kontrakoak

  • Egonkortasun txikia
  • Barneratze maila eskasa
  • Ez die erantzuten azalen beharrei

Euren ezaugarriak hobetzeko garatutako enkapsulazio sistemek ez die azalaren beharrei erantzuten ez eta osagai aktiboen xurgatzea handitzen ere.

CIDETEC ek, Bordeleko (Frantziako) Unibertsitateko Polimero Organikoen Kimika Laborategiarekin lankidetzan, nanokapsula adimentsuen sistema berri bat garatu du.

Enkapsulatze honek, osagai aktiboen jarduera % 30 an luzatzen du, eta azalaren beharrei erantzuten die, osagai aktiboak, gehien behar diren lekuan askatuz.

Sistema hauen eraginkortasunari dagokionez, enkapsulatzearen ia %100 eko ahalbidetzen dute. Euren tamaina nano-metrikoa dela eta azala hobeto zeharkatzen duten eta guztiz desegiten dira behin osagai aktiboa askatzen dutenean, honela nanopartikulen erabileratik eratorri daitezkeen bigarren mailako ondorioak saihestuz.

 

Protesientzako gainestaldurak

Polietilenozko protesi artikularrak

Aldekoak

  • Nekearen aurkako erresistentzia
  • Ekoizleentzako materiak arrunta

Kontrakoak

  • Higadurak, partikulen askatzagatik sortutako osteolisia
  • 10 urtetara porrot maila altua

Artikulazio naturalen gainazala mimetizatuz, CIDETEC ek teknologia berri bat garatu dut, honek protesien marruskadura parearen azalera une oro hidrataturik eta labain mantentzen duelarik.

Gainestaldura hau guztiz bio-bateragarria da, eta ez die ez likido sinobialari ez eta honen lubrikatzaile naturalei ere eragiten, honela proteinen xurgatze ez-espezifikoa saihestuz.

Gainestaldura mota hau, proba banku batean testatu da 5 milioi ziklotan zehar, polietilenoaren higadura abiadura % 80 raino jaitsiz estaldurarik gabeko materialarekin alderatuz.

 

GMP Ekoizpena

Sektore Farmazeutikoko PYMES ak

Aldekoak

  • Berrikuntzaren trakzio indarra
  • Nanoteknologien gaitasunak

Kontrakoak

  • Guztiz doitutako sektorea
  • Balidatze aurre-kliniko eta klinikoaren garrantzia

Produktu farmazeutiko bat merkaturatzeak bilioi bat euroko kostua eta 15 urteko epea eska ditzake.

CIDETEC osatzen duen diziplina anitzeko taldea, nanomedikuntzaren eta bio-materialen inguruko teknologiaren transferentzian aditua da, laborategi eskalatik hasi eta lehen sorta klinikoetarainoko katean.

Zentroa, planta pilotu berriaren eraikuntza lanak bukatzen ari da, bertan, (GMP) ekoizpen arau zuzenekin bat eginez, hasierako fase klinikoetara zuzendutako eta ikerketan dauden botika sorta txikiak ekoizten dira.

Gisa honetan, CIDETEC ek enpresei euren produktuak denbora tarte motzagoan eta kostu gutxiagorekin merkaturatzen laguntzen die.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Dr. Iraida Loinaz

NEGOZIO-GARAPENA

Dr. Damien Dupin

BIOMATERIALEEN UNITATE ARDURADUNA

Dr. Larraitz Añorga

SENTSOREEN UNITATE ARDURADUNA