Pribatasun-
politika

  

DATUAK BABESTEKO ERREGELAMENDU OROKORRARI ETA INFORMAZIO-GIZARTEAREN ETA MERKATARITZA ELEKTRONIKOAREN ZERBITZUEN INGURUKO LEGEARI BURUZKO INFORMAZIO-KLAUSULA

Indarrean dagoen datu pertsonalak babesteari buruzko araudiaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak gorde egingo direla CIDETEK FUNDAZIOAren jabetzako tratamendu-sisteman, zurekin dugun harremanetik eratorritako konpromisoei erantzun ahal izateko. Fundazioaren IFK zenbakia G20588588 da, eta egoitza soziala MIRAMON PASEALEKUA 196, 20014, DONOSTIA (GIPUZKOA) helbidean dago kokatuta. Indarrean dagoen araudiari jarraikiz, CIDETEC FUNDAZIOAk jakinarazten du aurrez aipatutako helburuak betetzeko beharrezkoa den epean soilik gordeko direla datuak.

Zure baimena baldin badugu soilik tratatuko ditugu datuak.

CIDETEC FUNDAZIOAk jakinarazten du modu legal, garden, apropos, egoki, mugatu, zehatz eta eguneratuan tratatuko dituela datuak. Horregatik, datuak zuzenak ez direnean, horiek lehenbailehen ezabatu edo zuzentzeko zentzuzko neurriak hartzeko konpromisoa hartu du CIDETEC FUNDAZIOAk.

Indarrean dagoen datuak babesteari buruzko araudiak ematen dizkizun eskubideez baliatuz, zure datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramatea eskatzeko aukera duzu, baita tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurre egiteko aukera ere. Halaber, datuak tratatzeko eman duzun baimena kendu ahalko duzu, eskaera bat bidalita goian aipatutako helbidera edo rgpd@cidetec.es helbide elektronikora. Era berean, eta informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, berariazko baimena eskatzen dizugu gure ekitaldi edo proiektuei buruzko informazioa bidaltzeko, interesgarria irudituko zaizula uste badugu, posta elektronikoz edo harremanetan jartzeko bestelako baliabide elektronikoren baten bidez.

□ Irakurri dut testua eta onartzen dut CIDETEC FUNDAZIOAren informazio promozionala jasotzea.

□ Irakurri dut testua eta ez dut onartzen CIDETEC FUNDAZIOAren informazio promozionala jasotzea.

Jakinarazten dizugu edozein unetan kendu ahalko duzula mezu komertzialak jasotzeko emandako baimena; horretarako, idatzi mezu elektroniko bat rgpd@cidetec.es helbidera.

Izen-abizenak edo sozietate-izena:
NAN edo IFK zenbakia:
Interesdunaren sinadura.

  

WEBGUNEKO INPRIMAKIAN TXERTATU BEHARREKO KLAUSULA

Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak gorde egingo direla CIDETEK FUNDAZIOAren jabetzako tratamendu-sisteman, zure kontsultei erantzun ahal izateko. Fundazioaren IFK zenbakia G20588588 da, eta egoitza soziala MIRAMON PASEALEKUA 196, 20014, DONOSTIA (GIPUZKOA) helbidean dago kokatuta. Indarrean dagoen araudiari jarraikiz, CIDETEC FUNDAZIOAk jakinarazten du aurrez aipatutako helburuak betetzeko beharrezkoa den epean soilik gordeko direla datuak. Zure baimena baldin badugu soilik erabiliko ditugu datuak.

CIDETEC FUNDAZIOAk jakinarazten du modu legal, garden, apropos, egoki, mugatu, zehatz eta eguneratuan tratatuko dituela datuak. Horregatik, datuak zuzenak ez direnean, horiek lehenbailehen ezabatu edo zuzentzeko zentzuzko neurriak hartzeko konpromisoa hartu du CIDETEC FUNDAZIOAk.

Indarrean dagoen datuak babesteari buruzko araudiak ematen dizkizun eskubideez baliatuz, zure datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramatea eskatzeko aukera duzu, baita tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurre egiteko aukera ere. Halaber, datuak tratatzeko eman duzun baimena kendu ahalko duzu, eskaera bat bidalita goian aipatutako helbidera edo rgpd@cidetec.es helbide elektronikora. Jakinarazten dizugu edozein unetan kendu ahalko duzula mezu komertzialak jasotzeko emandako baimena; horretarako, idatzi mezu elektroniko bat rgpd@cidetec.es helbidera.

Kontrol-agintaritza eskudunera jo dezakezu egoki deritzozun erreklamazioa aurkezteko.

Datu horiek bidaliz gero, klausula onartu egingo duzu.

Indarrean dagoen datu pertsonalak babesteari buruzko araudiaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak gorde egingo direla CIDETEK FUNDAZIOAren jabetzako tratamendu-sisteman, zure kontsultei erantzun ahal izateko eta interesatuko zaizkizun mezu komertzialak bidaltzeko. Fundazioaren IFK zenbakia G20588588 da, eta egoitza soziala MIRAMON PASEALEKUA 196, 20014, DONOSTIA (GIPUZKOA) helbidean dago kokatuta. Indarrean dagoen araudiari jarraikiz, CIDETEC FUNDAZIOAk jakinarazten du aurrez aipatutako helburuak betetzeko beharrezkoa den epean soilik gordeko direla datuak.

Zure baimena baldin badugu soilik erabiliko ditugu datuak.

CIDETEC FUNDAZIOAk jakinarazten du modu legal, garden, apropos, egoki, mugatu, zehatz eta eguneratuan tratatuko dituela datuak. Horregatik, datuak zuzenak ez direnean, horiek lehenbailehen ezabatu edo zuzentzeko zentzuzko neurriak hartzeko konpromisoa hartu du CIDETEC FUNDAZIOAk.

Indarrean dagoen datuak babesteari buruzko araudiak ematen dizkizun eskubideez baliatuz, zure datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramatea eskatzeko aukera duzu, baita tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurre egiteko aukera ere. Halaber, datuak tratatzeko eman duzun baimena kendu ahalko duzu, eskaera bat bidalita goian aipatutako helbidera edo cidetec@cidetec.es helbide elektronikora. Era berean, eta informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, berariazko baimena eskatzen dizugu gure ekitaldi edo proiektuei buruzko informazioa bidaltzeko, interesgarria irudituko zaizula uste badugu, posta elektronikoz edo harremanetan jartzeko bestelako baliabide elektronikoren baten bidez.

□ Irakurri dut testua eta onartzen dut CIDETEC FUNDAZIOAren informazio promozionala jasotzea.

□ Irakurri dut testua eta ez dut onartzen CIDETEC FUNDAZIOAren informazio promozionala jasotzea.

Jakinarazten dizugu edozein unetan kendu ahalko duzula mezu komertzialak jasotzeko emandako baimena; horretarako, idatzi mezu elektroniko bat rgpd@cidetec.es helbidera. Kontrol-agintaritza eskudunera jo dezakezu egoki deritzozun erreklamazioa aurkezteko.

  

BULETINARI BURUZKO KLAUSULA

Indarrean dagoen datuak babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu eman diguzun helbide elektronikoa CIDETEC FUNDAZIOAren ardurapeko fitxategi batean txertatuko dela, harpidetza-eskaera tramitatzeko eta, aldian-aldian, gure buletina bidali ahal izateko. Zure baimena baldin badugu soilik tratatuko ditugu datuak. Zure datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramatea eskatzeko eskubidea duzu, baita tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurre egiteko eskubidea ere, eskaera bat bidalita gure egoitzara: MIRAMON PASEALEKUA 196, 20014, DONOSTIA (GIPUZKOA). Kontrakoa adierazi ezean, jakintzat emango dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa hartzen duzula eta, informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, harpidetza-eskaera egin ondoren baimena dugula zure datuak tratatzeko, aipatutako helburuen arabera. Halaber, jakinarazten dizugu edozein unetan kendu ahalko duzula emandako baimena, buletinerako harpidetza bertan behera utzita; horretarako, idatzi mezu elektroniko bat rgpd@cidetec.es helbidera.
Harpidetza berretsiz gero, klausula onartu egingo duzu.

  

SARE SOZIALEN PRIBATUTASUN-POLITIKA

Indarrean dagoen datuak babesteari buruzko araudiak (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak) eta informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak ezarritakoari jarraikiz, CIDETEC FUNDAZIOAk erabiltzaileei jakinarazten die profil bat sortu dugula Twitter, Flickr eta Linkedin sare sozialetan, gure produktu eta zerbitzuak iragartzeko helburu nagusiarekin.

CIDETEC FUNDAZIOAren datuak:
IFK: G20588588
HELBIDEA: PASEO DE MIRAMON 196 20014, DONOSTIA-SAN SEBASTIAN (GUIPÚZCOA)
HELBIDE ELEKTRONIKOA: rgpd@cidetec.es
WEBGUNEA: www.cidetec.es

Erabiltzaileak profil bat dauka sare sozial berean eta CIDETEC FUNDAZIOAk sortutako orriarekin bat egitea erabaki du; beraz, sarean iragartzen den informazioa interesatzen zaiola adierazi du. Gure orriarekin bat egitean, baimena ematen digu profilean argitaratutako datu pertsonalak tratatzeko. Erabiltzaileak edozein unetan irakur dezake sare sozialaren pribatutasun-politika, baita profileko ezarpenak aldatu ere, pribatutasuna bermatzeko.

CIDETEC FUNDAZIOAk erabiltzailearen informazio publikoa atzitu eta tratatzeko aukera du; bereziki, erabiltzaile-izena. Datu horiek sare sozialaren baitan erabiltzen dira soilik. Ez dira inongo fitxategitan txertatzen.

Datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramatea eskatzeko aukera duzu, baita tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurre egiteko ere, datuak babesteko erregelamendu orokorraren arabera, baina kontuan hartu behar dituzu honako xehetasun hauek:

  • 1. Atzitzeko eskubidea: Sare sozialaren funtzionaltasunaren eta erabiltzaileen profileko informazioa atzitzeko aukeraren araberakoa izango da.
  • 2. Zuzentzeko eskubidea: CIDETEC FUNDAZIOAren kontrolpean dagoen informazioarekin soilik baliatu ahalko da; esaterako, orrian argitaratutako iruzkinak ezabatzeko. Normalean, eskubide horretaz baliatzeko sare sozialarekin jarri beharko da harremanetan erabiltzailea.
  • 3. Tratamendua bertan behera uzteko eta/edo hari aurre egiteko eskubidea: Aurreko kasuan bezala, CIDETEC FUNDAZIOAren kontrolpean dagoen informazioarekin soilik baliatu ahalko da; esaterako, datuak profilarekin lotzeari uzteko.

  

CIDETEC FUNDAZIOAk jarduketa hauek egingo ditu:

  • - Profileko informazio publikoa atzitu.
  • - CIDETEC FUNDAZIOAren orrian jada argitaratuta dagoen informazio guztia erabiltzailearen profilean argitaratu.
  • - Sare sozialaren kanalen bidez mezu pertsonalak eta banakakoak bidali.
  • - Orriaren egoera eguneratu eta erabiltzailearen profilean argitaratu.

Erabiltzaileak beti izango du konexioak kontrolatzeko, interesatzen ez zaion edukia ezabatzeko eta haren konexioak norekin partekatzen dituen mugatzeko aukera; horretarako, pribatutasun-ezarpenetara jo beharko du.

Argitalpenak

Erabiltzaileak, CIDETEC FUNDAZIOAren orriarekin bat egin ondoren, iruzkinak, estekak, irudiak, argazkiak edo sare sozialak onartzen duen edozein motatako multimedia-edukia argitaratu ahalko du bertan. Kasu guztietan ezinbestekoa da eduki horren titularra erabiltzailea izatea, egile-eskubideak edo jabetza intelektualaren eskubideak edukitzea, edo dagokien hirugarrenen baimena lortzea. Berariaz debekatzen da moralari, etikari, gustu onari edo ohoreari eraso egiten dion edo egin dakioken eta/edo jabetza intelektual edo industrialaren eskubideak, norberaren irudirako eskubidea edo legea hausten ala urratzen duen edukirik (testuak, grafikoak, argazkiak, bideoak, e.a.) argitaratzea gure orrian. Kasu horietan, CIDETEC FUNDAZIOAk beretzat gordetzen du eduki hori berehala kentzeko eskubidea, eta erabiltzailea betiko blokeatzea eskatu ahal izango du.

CIDETEC FUNDAZIOAk ez du bere gain hartuko erabiltzaileak askatasun osoz argitaratu duen edukiaren ardura. Erabiltzaileak aintzat hartu behar du beste erabiltzaileek ere ikusiko dituztela argitalpenak eta, beraz, pribatutasunaren arduradun nagusia bera dela.

Orrian argitaratzen diren argazkiak ez ditu inongo fitxategitan gordeko CIDETEC FUNDAZIOAk, baina sare sozialean gordeko dira.

Lehiaketak eta promozioak

CIDETEC FUNDAZIOAk beretzat gordetzen du lehiaketak eta promozioak egiteko eskubidea, eta orriarekin bat egin duten erabiltzaileek bertan parte hartzeko aukera izango dute. Lehiaketa eta promozio horien oinarriak sare sozialean argitaratuko dira, baldin eta plataforma hori erabiltzen bada deialdia zabaltzeko. Beti gordeko dira informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko legea eta aplikatu beharreko gainerako arauak.

Sare sozialak ez ditu inondik inora ere gure promozioak babesten, bermatzen edo kudeatzen, eta ez du inolako loturarik haiekin.

Publizitatea

CIDETEC FUNDAZIOAk produktuak eta zerbitzuak iragartzeko erabiliko du sare soziala eta, ekintza komertzial zuzenak egiteko zure harremanetarako datuak tratatzea erabakitzen badu, datuak babesteko erregelamendu orokorrak eta informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko legeak ezarritako baldintzak bete egingo ditu.

Ez da publizitatetzat hartuko beste erabiltzaile batzuei CIDETEC FUNDAZIOAren orria gomendatzea, promozioez balia daitezen edo gure jardueren berri izan dezaten.

Jarraian, sare sozialen pribatutasun-politiken estekak zerrendatzen ditugu: