NEMOSHIP

NEMOSHIP: New Modular Electrical Architecture & Digital Platform to optimize large battery systems on ships

- Hasiera: 01/01/2023
- Bukaera: 30/12/2026
- Aurrekontua: 11.284.796€
- EB finantzazioa: 7.870.268€

Partaideak:

NEMOSHIP partzuergoa sei herrialdetako hamaika bazkidek osatzen dute, eta balio-kate osoa hartzen du barnean, ikerketara bideratutako erakundeetatik hasi eta software-garatzaile, energia-sistemen diseinatzaile, integratzaile, ontzigintza-ingeniari eta azken erabiltzaileetaraino. Partzuergoan parte hartzen duen bazkide bakoitza liderra da bere ezagutza arloan, berrikuntzei edo merkatuko datuei dagokienez.

Corvus Energy (Norway)
- Elkon (Turkey)
- Equinor (Norway)
- In Extenso Innovation Croissance (France)
- Ponant (France) - SDI (France)
- Siemens Software (Romania)
- Solstad Offshore (Norway),
- CEA (France)
- CIDETEC (Spain)
- VUB (Belgium)

Webgunea:

https://nemoship.eu/   

Proiektua:

NEMOSHIP proiektuaren asmoa teknologia, metodologia eta gidalerro berritzaileak garatu, probatu eta frogatzea da, itsasontzi hibridoen edo guztiz elektrikoen bateria handien potentzia elektrikoa optimizatzeko. Proiektu hau funtsezkoa izango da Europar Batasunaren ZEWT (Zero Emission Waterborne Transport) kidetza aurrera eramateko; izan ere,  kidetza horren bidez, 2030 eta 2050 urteetarako ur bidezko garraioaren berotegi-efektuko gasen emisioak murriztearen inguruan IMOk (Nazioarteko Itsas Erakundeak) ezarritako helburuak lortu nahi dira. Bileran zehar, xede horretara heltzeko lortu beharreko emaitzak berrikusi ditu gure partzuergoak:

- Bi soluzio berritzaile nagusi garatzea: baterien energia biltegiratzeko soluzio modular eta estandarizatu bat, biltegiratze-unitate heterogeneoak ustiatzeko aukera emango duena, eta datuen bidez modu seguru eta optimizatuan ustiatzeko hodeian oinarritutako plataforma digital bat.
- Berrikuntza horiek TRL 7 heldutasun-mailan daudenean ontzi hibridoetan frogatzea, eta ontzi guztiz elektrikoetara egokitu daitezkeela erakustea, itsasoko zerbitzu-ontzi hibridoei (diesel/elektrizitate bidezko propultsioa) eta gurutzaontzi hibridoei (GNL/elektrizitate bidezko propultsioa) esker. Horrez gain, beste froga erdi birtual bat egingo da beste bi ontzi elektrikoetarako, hala nola ferryak eta bide laburreko itsas garraioak.

CIDETEC-en zeregina proiektuan:

Cidetec-ek beste merkatu batzuetan (esaterako, mugikortasuna eta aplikazio geldikorrak) hartutako erabakien ondorioz ikasitakoaz baliatuko da proiektuari ekarpena egiteko, merkatu horien indarguneei etekina atera diezaiogun.

Cidetec-ek software (tresna) bat garatuko du bateria-sistemaren dimentsioak zehazteko (algoritmoaren kodea kutxa beltz batean egongo da), energia kudeatzeko sistemei buruzko ezagutza, mantentze-lan prediktiboak eta estrategia diagnostikoak erabilita.

Bateria kudeatzeko sistemen algoritmoak egokituko ditu Cidetec-ek, baterien erabilera ahalik eta efizienteena izan dadin.

Finantzatzailea:



Zabaldu: