NextETRUCK

NextETRUCKZero emisioko logistika eraginkorra arrazoizko prezioan, NEXT generation KAMIOI elektrikoei esker

- Hasiera: 01/07/2022
- Bukaera: 31/12/2025
- Aurrekontua: 14.672.510€

- EBren finantzazioa: 11.365.811,50€

 

Partaideak:

FUNDACION CIDETEC
- NEDERLANDSE ORGANISATIE VOOR TOEGEPAST NATUURWETENSCHAPPELIJK ONDERZOEK TNO (Coordinator)
- VRIJE UNIVERSITEIT BRUSSEL
- ABB EMOBILITY DIGITAL VENTURE GMBH
- FUNDACION TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
- TOMTOM LOCATION TECHNOLOGY GERMANY GMBH
- EUROPEAN ROAD TRANSPORT TELEMATICS IMPLEMENTATION COORDINATION ORGANISATION INTELLIGENT TRANSPORT SYSTEMS & SERVICES EUROPE
- POLIS
- ETHNIKO KENTRO EREVNAS KAI TECHNOLOGIKIS ANAPTYXIS
- AIT AUSTRIAN INSTITUTE OF TECHNOLOGY GMBH
- FORD OTOMOTIV SANAYI ANONIM SIRKETI
- JEMA ENERGY SA
- AVL DEUTSCHLAND GMBH
- AVL LIST GMBH
- IRIZAR S COOP
- STICHTING CENEX NEDERLAND
- DATIK INFORMACION INTELIGENTE S.L.

 

Webgunea:

https://nextetruck.eu/

https://cordis.europa.eu/project/id/101056740

 

Proiektua:

Salgaiak garraiatzeko sektorearen bolumena handitzen jarraitzea espero da 2050era arte, batez ere kamioi ertainetan eta astunetan (N2 eta N3 motakoak). Baina aldi berean, Europako helburu klimatiko berriek zenbait erronka planteatzen dizkiote garraioaren sektoreari. Kontuan hartuta ibilgailuak garatzeko ohiko zikloak 5 urtetik 7 urtera bitartekoak izan daitezkeela, beharrezkoa da ikerketa zentroek, enpresa estrategek, konpainia teknologikoek eta jatorrizko ekipoen fabrikatzaileek (OEM) berehala ekitea lanari, modu kolektiboan eta lankidetzan. Horren emaitza izango lirateke maila teknologiko handiko (high-TRL) zenbait kontzeptu, Europako eta munduko merkatuan hedatzeko prest, eta kontsumitzaileengana pixkanaka iristeko aukera emanez. Nolanahi ere, urrats garrantzitsuak ematen ari dira teknologiaren eta enpresaren arloetan zero emisioko garraioari begira, eta hurrengo 30 urteetan (2050era arte) aldaketa drastikoagoak beharko dira, azken 30 urteetan (hau da, 1990etik) eman direnekin alderatuta.

NextETRUCK proiektuak optimizazioko zenbait erronkari ekin nahi die etorkizuneko hiriko eta hiri inguruko logistikarekin lotuta, ikuspegi sistemiko fidagarria eta oso integratua duten karga ertaineko ibilgailuetan, arrazoizko prezioan eta malgutasun nahikoarekin tresna/metodo espezifikoen bidez beste aplikazio batzuk eman ahal izateko.

NextETRUCK proiektuaren helburu nagusia da aitzindari izatea ibilgailu flotaren deskarbonizazioan, hurrengo belaunaldiko e-mugikortasun kontzeptuak frogatuz. Zero emisioko ibilgailuak eta ekosistemak garatu nahi dira, holistikoak, berritzaileak, arrazoizko prezioan, lehiakorrak eta sinergikoak, etorkizuneko karga ertaineko salgaien garraiorako. Aldi berean, jauzi garrantzitsua eman nahi da osagai, ibilgailu, flota, azpiegitura eta ekosistemen ezagutzan, berrikuntzak eginez e-powertrain osagaietan eta arkitekturetan. Beste lan arlo batzuk dira kargatze adimenduneko azpiegiturak eta kudeaketa, kabinaren diseinu termiko hobetua, flota kudeatzeko sistemak IoT eta guzti, eta tresna digitalak.

 

CIDETEC-en zeregina proiektuan:

CIDETECek ikerketako eta garapeneko esperientzia handia du, bateriak karakterizatzen eta modelizatzen ibilgailu elektrikoen powertrainaren (potentzia trena) osagai kritiko gisa, eta horren emaitza, simulazio eta modelizazio jarduerak egingo dira, egokituta bateriaren portaera termikoa aztertzeko, ibilgailu elektrikoen flota kudeatzeko ibilgailuaren eraginkortasunaren eta bateriaren segurtasunaren arabera, eta epe luzera ustiatzeko. Misio profil berriek, bildutako datuek eta ondorioztatutako ereduek areagotu egingo dute ikerketa eta ingeniaritza kalibrea.

 

Finantzatzailea:

 

Proiektu honek Europar Batasunaren HORIZON EUROPE Ikerketa eta Berrikuntza programaren finantzaketa jaso du, 101056740 zenbakiko dirulaguntzen akordioaren bertutez.

Zabaldu: