GENEX

GENEXMuturretik muturrerako esparru digital berria, hegazkingintzarako belaunaldi berriko egitura konposatuen fabrikazioa eta mantenua optimizatzeko.

- Hasiera: 01/09/2022
- Bukaera: 28/02/2026
- Aurrekontua: 5.691.451,75 €

Partaideak:

- Fundación CIDETEC
- INSTITUTO TECNOLOGICO DE ARAGON (ITAINOVA) (Coordinador)
- ASOCIACION DE INVESTIGACION METALURGICA DEL NOROESTE
- DEUTSCHES ZENTRUM FUR LUFT UND RAUMFAHRT
- INNOVATION IN RESEARCH & ENGINEERING SOLUTIONS
- SMART MATERIAL GMBH

- AGH UNIVERSITY OF SCIENCE AND TECHNOLOGY

- RESEARCH CENTER FOR NON DESTRUCTIVE TESTING GMBH
- ECOLE NATIONALE SUPERIEURE D’ARTS ET METIERS
- ALTRAN INNOVACION SL
- INGRID CLOUD AB
- CENTRE SUISSE D’ELECTRONIQUE ET DE MICROTECHNIQUE

- GMI AERO
- AERNNOVA ENGINEERING DIVISION
- EASN TECHNOLOGY INNOVATION SERVICES BVBA
- ZIEGLER AEROSPACE LIMITED

Webgunea:

https://www.genex-project.eu/

Proiektua:

GENEX proiektuaren helburua muturretik muturrerako biki digitaletan oinarritutako esparru berri bat garatzea da,. Horretarako, hegazkinen atalei nahiz fabrikazio/konponketa prozesuei buruzko diziplinarteko ezagutza guztia biltzen duten kalkulu-eredu hobetuak hartuko dira oinarritzat. Horrekin  konposite desberdinen fabrikazioa optimizatzen laguntzea, hegazkinak etengabe funtzionamenduan mantentzea eta konpositeak konpontzeko prozesuak hobetzea, hegazkinen segurtasuna eta bizitza baliagarria bermatzeko. Lehenik, ATL (automated tape laying) prozesu berri bat garatuko da. Honek, terahertz bidezko prozesu barneko jarraipenarekin eta simulazio-metodo hibridoekin/bikiekin batera, goi-mailako konpositeen fabrikazio aurreratu eta ekoefizientea ahalbidetuko du,  3R (birprozesagarriak, konpongarriak eta birziklagarriak) erretxin termoegonkorra edota  termoplastiko berritzaileak erabiliz. Datuetan eta fisikan oinarritutako ikaste automatikoko algoritmo berritzaileek kalteak hauteman eta kokatzeko balio dute. Goi-errendimenduko kalkulatze-sistema aurreratuetan oinarritutako multifisika eta adimen artifizial bidezko biki digitaleko tresnak, aldiz, nekeagatiko bizi-itxaropena iragartzeko erabiltzen dira. Horri esker, hari gabeko eta energia gutxiko komunikazio-plataformekin funtzionatzen duten sentsore piezoerresistibo optimizatuen datu-sareetako informazioa hegazkinaren osasuna eta erabilera neurtzeko eta pronostikoak egiteko erabili ahalko dira. Azkenik, errealitate areagotuko tresnak are gehiago garatuko dira, gainazala garbitzeko eta haren jarraipena egiteko, jarraipen adimendunerako eta konpositeak konpontzeko estalkiak beharraren arabera berotzeko laser bidezko metodo berriekin batera. Horren helburua maldako loturak eskuz konpontzeko prozesuetan are gehiago laguntzea da, konponketa-prozesuaren fidagarritasuna handitu dadin, mantenu- eta konponketa-lanak aldatzeko eta egiaztagiri birtuala lortzeko erraztasunak ematearekin batera. Ondorioz, biki digitalean oinarritutako esparru digital berri bat inplementatuko da IIoT plataforma arrunt batean, garatutako ereduak eta bildutako datuak integratzeko. Honek, bi norabideko datu-fluxu bat sortuko du eta datuak kudeatzeko metodologia holistiko eta orokorrak erabiltzeko aukera emango du; izan ere, horrela, hegazkinaren bizi-ziklo osoan zehar ezagutza sortu, bildu, partekatu eta berrerabiliko dela ziurtatzen da.

CIDETEC-en zeregina proiektuan:

CIDETEC-en polimeroen eta konpositeen unitateak GENEX proiektuan lan egingo du, erretxin termoegonkor (3R erretxina) berri baten garapenean 3R teknologia patentatua erabiliz. Erretxin horrek zuntz optikozko sentsoreak izango ditu txertatuta eta karbono-zuntzarekin indartutako konposite zintak fabrikatzeko erabiliko da. Zinta hauek, ATL prozesuarekin batera, in situ sendotze-prozedurarekin eta 3R konpositeen geruza laminatuen saretze osoa bermatuz, konpositeen fabrikazio aurreratua eta ekoefizientea lortzen lagunduko duen fabrikazio-estrategia bat garatzeko erabiliko dira.

Finantzatzailea:


Zabaldu: