U-CROSS: Aeronautikarako aluminio-aleazioetan korrosioa aurreikustea, garaiz hautematea eta haren jarraipena egitea CorROSion sentsore ultrasoniko kalibratuak aplikatuta.

Proiektuaren hasiera-data: 2019ko urriaren 1a

Iraupena: 45 hilabete (2019-2023)

Guztizko kostua: 1,495,633.75 €

Europar Batasunaren dirulaguntza: 1,495,633.75 €


PROIEKTUA

Une honetan, proba ez-kaltegarrien (NDT) bidez hauteman daitezke korrosioak eragindako kalteak. Hala eta guztiz ere, korrosioaren hasiera eta akatsaren atzean dagoen mekanismoa ezin dira hauteman ohiko metodoen bidez. Ondorioz, korrosioa ez da garaiz hautematen, eta arazoren bat ikusten denean (pitzadurak, lodiera-galerak) soilik hartzen dira neurriak. Horrenbestez, hegazkinen industrian korrosioaren hasiera eta garapena hautemateko gai diren sentsoreak behar dira.

Aurreikuspen-ereduekin batera, pintura hondatzen denean kaltearen garapenaren aurreikuspena egiteko aukera emango dute.

Beraz, U-CROSS proiektuaren helburu nagusia sentsore mota pasiboak (igorpen akustikoa) eta aktiboak (oihartzun-pultsu ultrasoniko bidezko probak) konbinatzen dituzten korrosio-sentsore ultrasonikoak (UCS) aplikatzeko modu bat diseinatzea, garatzea eta baliozkotzea da, korrosio lokalizatua garaiz eta denbora errealean hautemateko nahiz kalteen garapenaren jarraipena egiteko.


CIDETECen FUNTZIOA

CIDETECek U-CROSS proiektuan duen funtzioa proba ez-kaltegarrietarako (NDT) sentsoreak kalibratzea da, estalitako aluminio-aleazioen korrosio filiformea nahiz esfoliatze-korrosioa aztertzeko; beraz, korrosio mota bakoitza erreproduzitzeko metodologia xehatu bat garatu behar da. Sentsoreak kalibratu ondoren, ingurune egokian baliozkotu behar dira.

Kudeaketa-jarduerei dagokienez (WP7), proiektuaren zehaztapenekin lotutako WP1 sailaren eta korrosio-mekanismo desberdinak abiarazteko moduak ezartzeaz arduratzen den WP2 sailaren buru da CIDETEC.

Informazio gehiago: http://u-cross.eu/


PARTZUERGOA


KOORDINATZAILEA:
CIDETEC Surface Engineering

GAIEN KUDEAKETA: DASSAULT AVIATION

BAZKIDEAK: 

  • - COMMUNAUTE D' UNIVERSITES ET ETABLISSEMENTS UNIVERSITE BOURGOGNE - FRANCHE – COMTE
  • - TITANIA ENSAYOS PROYECTOS INDUSTRIALES SL
  • - MISTRAS GROUP SAS
  • - INSTITUT NATIONAL DES SCIENCES APPLIQUEES DE LYON

 


 

This project has received funding from the Clean Sky 2 Joint Undertaking (JU) under grant agreement No 101007712. The JU receives support from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme and the Clean Sky 2 JU members other than the Union


KONTAKTUA

Dr. Jorge Rodríguez (Project Coordinator) - CIDETEC
Business Development Manager
Aerospace
NDT Level 3
email: jorgerodriguez@cidetec.es

Dr. Maria Lekka - CIDETEC
Head of Coatings and Surface Treatments Unit (UCTS) - Surface Engineering

email: mlekka@cidetec.es
Phone: +34 943 318 212

Dr. Chihab Abarkane
Unidad de Coatings y Tratamientos de Superficies
Coatings and Surface Treatments Unit
Estaldurak eta gainazaleko tratamenduak Unitatea
email: cabarkane@cidetec.es