Bisita gaitzazu JEC EUROPE-n 7.3/G49 pabilioian

03/03/2014
CIDETEC, martxoaren 11tik 13ra, JEC Europe-n izango da, material konposatuen sektorean mundu mailako azoka garrantzitsuenetakoan. Gure standa, G pasabideko 49. zenbakian, 7.3 pabilioian egongo da. Bertan, oro har Nanomaterialen Unitatearen eta bereziki polimero eta material konposatuen taldearen gaitasunak aurkeztuko ditugu.

Gure standera hurbiltzen diren bisitariek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte gure garapenak, nagusiki kautxu eta elastomeroen, konposatu termoplastikoen eta termoegonkorren, presio-sentsoreen eta material elektrokosmikoen esparruetan. Aurkezpen bisual baten bidez, CIDETEC-ek esparru horietan dituen instalazio eta ekipamenduen berri emango da. Halaber, aplikazio berritzaileak aurkeztuko ditugu bertatik bertarako hainbat prototipo eta erakusketaren bitartez.


JEC Europe azoka urtero egiten da Parisen eta konposatu materialen industria mundu mailan batzen duen bakarra da: industriak nazioarteko plataforma baterako duen konpromisoaren adierazpena, non erabiltzaileek material konposatuen prozesu, material berri eta konponbideen aukera zabala aurki dezaketen. 
 

Aurretiko hitzordua egiteko, ondoko helbidean jar zaitezke gurekin harremanetan:jgoni@cidetec.es

Zabaldu: