Chemistry World –ek argitaratutako artikulu batean, nabarmendu egin du CIDETEC –ek, “3R” (birprozesagarri, birziklagarri eta konpongarri) epoxy konposatu eta erretxinen inguruan egindako garapen berria.

27/05/2016
Dibulgazio zientifikoko aldizkariak, Polimero eta Konposatuen Unitateak garatu duen material berriaren abantailak aurkeztu ditu.

Argitalpenak baieztatu duenez, askoz ere material sendoagoa eta ekoizpen errazekoa da. Honetaz gain, Gante-ko Unibertsitateko irakasle den Filip Du Prez -en iritzia jasotzen du, zeinaren ustetan “belaunaldi berriko material arin hauen erabilerak, erabilera esparru anitzetan izugarrizko eragina izan dezake”. 


Informazio gehiagorako: http://www.rsc.org/chemistryworld/2016/03/thermoset-dynamic-polymer-epoxy-resin 

Zabaldu: