CIDETEC-ek Euskadiko Automobilgintza Klusterrarekin bat egin du

25/04/2019

Pasa den apirilaren 11n, Euskadiko Automobilgintza Klusterraren (ACICAE) Zuzendaritza Batzordeak erabaki zuen CIDETEC Bazkide Laguntzaile moduan onartzea.

ACICAE da euskal automobilgintzaren sektorea dinamizatzeko helburua duen elkartea, hartara euskal enpresen arteko lankidetza sustatuta, elkarrekin sektoreko erronka nagusiei erantzuna emate aldera. Europan sortutako lehenengo automobilgintza klusterra da.

1993. urtean sortu zenetik oso bilakaera azkarra izan du eta, horri esker, euskal automobilgintzaren sektorearen fakturazioa sei bider hazi da azken hogeita bost urteotan, mundu osoan 18.390 milioi eurotik gora eta 85.000 pertsona izatera iritsita. Gaur egun klusterrak 160 bazkide baino gehiago ditu.

Automobilgintzarako osagaien euskal sektorea oso lehiakorra eta berritzailea da. Sektore honen kudeaketa mailak munduko aurreratuenetakoak dira eta eraginkortasun eta efizientzia maila handiak ditu. 18.000 milioi eurotik gora fakturatzen dituzten 300 enpresek osatzen dute sektore hau eta 85.000 pertsona baino gehiagori ematen die lana, horietako 40.000 Euskadin. Horri gehitu behar zaio Daimler Vitoria-k duen pisu espezifikoa, urteroko 135.000 ibilgailu ingururekin eta 3.000 langilerekin.

Zabaldu: