CIDETEC ek, Mediterranean Agronomic Institute of Zaragoza (IAMZ) erakundeak antolatutako “USE OF BIOSENSORS FOR FOOD SAFETY AND QUALITY CONTROL” tailerrean parte hartu du.

31/01/2017
Ikastaroa Zaragozan ospatu zen Urtarrilaren 16tik 20ra bitartean eta dozena bat europar adituk hartu zuten parte bertan.

CIDETEC en esku hartzea, Larraitz Añorgaren eskutik gauzatu zen, ikerketen aplikazioen eta hauek industri mailan ezartzearen gaineko mahai-inguru batean parte hartzeaz gain, 
ondorengo hitzaldia aurkeztu zuen, “Ikerketatik garapeneranzko azterlan kasua: ardoan azido malikoa atzemateko balio duen bio-sentsore elektrokimiko baten garapena, serigrafia teknologian oinarritu eta erabili ondoren botatzeko izango litzatekeena ” 

Ikastaroaren helburua, bio-sentsore modernoen inguruko informazioa ematea izan zen, beraien parametro, aukera eta mugak azaltzeaz gain, hauen fabrikaziorako azaleratzen ari diren teknologien berri emanez. Parte-hartzaileen profila, elikagaien kalitate eta segurtasun kontuetan erantzukizuna duten erakunde publiko eta industriako profesionalena izan zen. 

Zabaldu: