CIDETECeko lehendakari Eduardo Junquera (Egile Corporation XXI), 2014ko Euskal Enpresabururik Onena

20/10/2015
Egile Corporation XXIeko sortzaile eta lehendakari Eduardo Junquera Perez hautatu dute 2014ko Euskal Enpresabururik Onena, Euskal Enpresaren Gauaren hogeita laugarren edizioaren ospakizunean.

Bilboko Guggenheim Museoak hartu zuen Euskal Enpresaren Gauaren XXIV Edizioa, eta bertan arlo ekonomiko eta instituzionaleko 300 ordezkari elkartu ziren. 2014ko Euskal Enpresabururik Onenaren errekonozimenduarekin, Gizartea eta Euskal Enpresa Fundazioak Eduardo Junquera Perezek (Durango, 1955) Egile Taldearen burutzan egin duen bide profesionala aitortu du. Galan, sarien epaimahaiak halaber nabarmendu du ITP ('Made in Euskadi' saria) eta Aernnova ('Enpresa Berrikuntza’ saria) talde aeronautikoek egindako lana. Laugarren aipamena (Euskal Makila) Wärtsilä Ibéricarentzat izan zen, bizkaitar enpresa ia 30 urtez sustatzaile eta erreferentzia delako itsas motorren eta sorkuntza elektrikoaren arloan. 

Eduardo Junquera eta ingeniaritza mekanikoa, enpresaren motor

Eduardo Junquera 15 urterekin hasi zen lanean Pinondo tailerrean, zeinak limatzeko eta fresatzeko makinak fabrikatzen zituen, eta Puska Konpresoreetan jarraitu zuen bere ibilbide profesionala. Ondoren Teknikerren hasi zen, eta bertan Produkzioko Ingeniaritzako saila abiarazi zuen. Garai horretan aitzindaria izan zen Espainiako Fabrikazio Malguko lehen Sistema garatu eta ezartzen (FMS), eta berdin I+D dinamika konpresoreen sektorean sartzeari dagokionez. 1988an, fabrikazio malguaren eredua aplikatzeko asmoarekin, Sisfle enpresa eratu zuen. Handik gutxira, 1991n, Zehatz proiektuan inplikatu zen, doitasun handiko piezak egiteko, harik eta 1999an Sisfletik irten eta ‘bere enpresa proiektu handiari’ ekin zion arte:Desarrollos Mecánicos de Precisión (DMP), konpainia sektore aeronautikora zuzenduta zegoelarik, I+D plan zorrotzetan eta inbertsio handietan oinarrituta. DMPren lehen mugarri garrantzitsua 2003an iritsi zen, enpresa urte hartan lurreratze trenak fabrikatzen dituen Messier Dowty frantses fabrikatzailearen partner eta hornitzaile estrategiko bihurtu baitzen. Junqueraren jarduera enpresariala 2005ean osatu zen, Egile Taldea abiarazi zenean, sektore estrategikoetan enpresa berriak sortuz, horien artean osasuna (Createch Medical), azpiegitura zientifikoak (HTS) edo ura (ETD, Tecexsa eta Leorpe), besteak beste. Gaur egun Egile Taldeak 260 profesional enplegatzen ditu eta urtean 36 milioi euro fakturatzen ditu.

Zabaldu: