DBH 3. eta 4. mailako neskek CIDETEC bisitatu dute zientziara hurbiltzeko

15/02/2023

Emakumeak Zientzian ekimenaren barruan, CIDETECeko ikertzaileek zentro teknologiko batean lan egitea nolakoa den erakutsi diete ikasleei, gurasoekin batera.

 

Emakumeak Zientzian ekimenak, CIDETECen parte hartzea duenak, meritu zientifikoetan emakumeak duen papera nabarmentzea du helburu. DBHko hiru eta laugarren mailako hamar ikasle gipuzkoarrek baino gehiagok, beraien gurasoez lagunduta, parte hartu dute CIDETECera egindako bisitan. Jardueraren helburua izan da zentro teknologiko baten lana ezagutzeko aukera eskaintzea eta neskek karrera zientifikoekiko izan dezaketen interesa piztea, baita gurasoei ikasketa horiek eskaintzen dituzten etorkizuneko lan-aukerak ezagutaraztea ere.

Idoia Urdampilletak (Energiarako Materialen Unitateko arduraduna), Alaitz Rekondok (Polimero eta Konpositeen Unitateko arduraduna) eta Soledad Larrochak (Pertsonen Garapeneko zuzendaria) CIDETECen instalazioak erakutsi dizkiete haurrei eta gurasoei, laborategietan eta instalazio pilotuetan bisita gidatua eginez, jarduera zientifikoa zertan datzan bertatik bertara jakin dezaten eta zientziarekin zerikusia duten karrerak aukeratzeko duten zalantzei erantzun diezaieten.

Etorkizuneko ikertzaileek ezagutu dute biharko aurkikuntzak non egingo dituzten!

Zabaldu: