Hans Grande eta Ramón Tena CIDETECeko ikertzaileak saritu ditu Eusko Jaurlaritzak, bikaintasun, espezializazio eta merkatuarekiko gertutasunean egindako lanagatik. Guztira, 21 ikertzaile saritu ditu Jaurlaritzak

22/11/2018

Hans-Jurgen Grande eta Ramón Tena doktoreak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen esparruan azaroan omendutako 21 ikertzaileetako bi dira.

Ekitaldiak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak bultzatua, Iñigo Urkullu lehendakaria izan zuen buru. Omendutako ikertzaile bakoitzak diploma bat jaso zuen, azken urteetan teknologia-zentroetan eta CIC ikerketa kooperatiboko zentroetan egindako lanaren aintzatespenaren erakusgarri.

Lehendakariak Arantza Tapia sailburuarekin eta Estibaliz Hernaez sailburuordearekin batera egindako agerraldian esan zuenez: “Lantoki dituzuen zentroek gero eta emaitza hobeak dituzte, kalitate handiagoko I+G+Bko proiektuak garatzen dituzte, eta eragile askotarikoen arteko lankidetza eraginkorragoa bultzatzen. Eta hori ez du Gobernuak bakarrik esaten, enpresak ere zuzen-zuzenean ari baitira bizitzen aldaketa hori”.

Zabaldu: