Arrakastatsua izan da zink-aire bateria sekundarioen ZAS proiektu amaitu berria

14/11/2018

Hau izan da ZAS proiektu europarraren xedea: elektrizitatez karga daitezkeen zink-aire bateria sekundarioak garatzea.Maiztasun baxuko aplikazioetarako saltzen da mundu osoan teknologia horren sistema primarioa, baina sistema kargagarriak balio-bizitza mugatua du, korrosioagatik eta elektrodoen itzulgarritasun eskasagatik, batez ere.Hori dela eta, ZAS proiektuaren helburu nagusietako bat hau izan zen: material prozesagarriak, errentagarriak eta errendimendu handikoak aurkitzea ZABetarako, hurrengo belaunaldiko elektrolitoak barne direla.

Partzuergoa, SINTEF zela koordinatzaile eta CIDETEC Energy Storage zuzendaritza teknologikoan zela, Europako bost herrialde hauetako balio kate-osoko enpresa eta eragile teknologikoek osatu dute: Espainia, Norvegia, Alemania, Bulgaria eta Danimarka.Partzuergo horrek sortu zuen baterietarako eskala anitzeko modelatze-plataforma gai zen, besteak beste, materialak maila atomikoan eta molekularrean diseinatzeko, baita modulu-simulazioak eragiketa-baldintza errealetan egiteko ere.

Plataforma horri esker aurkitu ziren gelaxka mailan elektrodoen iraupen mugatuaren erantzule izan daitezkeen faktoreak, eta haien zein gelaxken diseinu optimoa identifikatu zen, faktore horiek mugatu eta, hartara, zink-aire baterien iraupena luzatzeko.

Hiru urte iraun du proiektuak; epe horretan, 6,6 milioi euroko finantziazioa jaso du partzuergoak Europako Batzordetik, H2020 programaren bitartez; bestalde, 10 artikulu plazaratu ditu aldizkari zientifikoetan; gaikuntza-tesi bat, lau doktore-tesi eta bi master-tesi gidatu ditu, lau patente aurkeztu, eta ahozko 15 aurkezpen egin eta 20 poster eraman nazioarteko zenbait konferentziatara.Horrez gain, gaiari buruzko nazioarteko bi lantegi antolatu zituen.

CIDETEC Energy Storage izan zen proiektuaren koordinatzaile teknikoa, eta zink-aire bateria kargagarrien prototipo berrietarako elektrolito aurreratuak garatu zituen, bai eta 2.000 ordu baino gehiago probatzen eduki ere.Honetarako baliatu ziren bateria horien emaitzak: energia metatzeko sistema hibrido bat simulatzeko eta, haren bidez, 500 kW-eko eguzki-instalazio bati load-shifting zerbitzua emateko, hau da, energia metatzea, asko ekoizten denean, eta sarera bideratzea gutxi sortzen denean.Sistema horren kostua % 50 jaitsi zen energia-dentsitate handiko zink-aire teknologia potentzia-dentsitate handiko teknologia batekin uztartzean.Simulazioek frogatu zutenez, ZAS proiektuaren teknologian oinarritutako sistemak aukera ematen zuen 10 ordurainoko tarteetan energia metatzeko (100 kWh) eta hornitzeko.

Zabaldu: