BatteryPlaten Sorrerako Batzarra egin da

09/10/2019

Irailaren 30ean egin zen BatteryPlaten Batzar Nagusia -eta Sorrerakoa-. Espainia energia biltegiratzeko arloan Europako eta munduko abangoardian jartzea xede duen plataforma teknologikoa da BatteryPlat.

Madrilgo Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko ekitaldi-aretoan egin zen BatteryPlaten Batzar Nagusia. Plataforma teknologikoaren helburua pila, bateria eta biltegiratze energetikoaren sektorean lan egiten duten eragile nagusiak finkatzea da, ikuspegi erkide bat bultzatzeko, ikerketa-agenda estrategiko bat egiteko eta, modu horretan, sektorearen garapen berritzailea bizkortzeko.

Batzarraren zati garrantzitsuena Espainiako biltegiratze-sektorearen egungo egoera eta gainean dugun etorkizunerako ikuspegiak ebaluatzeko egindako hiru mahai-inguruetan pilatu zen. Mahai-inguru horietako batean Óscar Miguel CIDETEC Energy Storageren zuzendariak hartu zuen parte ETIP Batteries Europako plataformaren ordezkari gisa.

Zabaldu: