CIDETEC Battery 2030+ ean, Europa baterien garapenaren buruan kokatuko duen ekimena

06/03/2019

Battery 2030+ ikerketa-ekimenak Europako zientzialari nagusiak bilduko ditu, baita industria garrantzitsuenak ere, baterien zientzian eta teknologian aurrerapen handia lortzeko. Lehenengo Battery 2030+ proiektua 2019ko martxoan jarriko da martxan, eta etorkizuneko bateria-teknologiei buruzko eskala handiko ikerketa-ekimen honen oinarriak finkatuko ditu.

Bateriei buruzko Ekintza Estrategikoko Planean (2018ko maiatzean argitaratu zen), Europako bateria-industriaren ekosistema babesteko beharra nabarmendu zuen Europako Batzordeak, eta etorkizuneko baterien teknologiei buruzko epe luzeko ikerketa-ekimen bat sustatu zuen horretarako. Europako sistema energetikoa errotik deskarbonizatzeko funtsezko teknologietako bat izango dira bateriak, batez ere, garraioaren sektoreari (mugikortasun elektrikoa) eta energia elektrikoaren sektoreari dagokienez (aldizkako energia-iturri berriztagarriak biltegiratzea).

Battery 2030+ proiektuak, gaur egun, Europako bederatzi herrialdetako 17 kide ditu, eta Laguntza eta Koordinazio Ekintzako dirulaguntza bat jasotzeko hautatu dute Horizon 2020 programaren esparruan. Urtebetez (2019ko martxotik aurrera), eskala handiko eta epe luzeko Europako ikerketa-proiektu baterako oinarriak finkatuko ditu Battery 2030+ ekimenak. Battery 2030+en ikuspegia etorkizuneko bateriak garatzea da, Europako industriari abangoardiako teknologiak emateko.

Battery 2030+ partzuergoak barnean hartzen ditu bost unibertsitate (Uppsala Unibertsitatea, Torino Politeknikoa, Danimarkako Unibertsitate Teknikoa, Vrije Universiteit Brussel eta Münster Unibertsitatea), zortzi ikerketa-zentro (Energia Alternatiboen eta Energia Atomikoaren Frantziako Batzordea, Teknologiako Karlsruhe Institutua, Ikerketa Zientifikorako Frantziako Zentro Nazionala, Forschungszentrum Jülich, Fraunhofer-Gesellschaft, CIDETEC Energy Storage, Esloveniako Kimika Institutu Nazionala eta SINTEF AS) eta industriak aurrera eramandako hiru elkarte (EMIRI, EASE eta RECHARGE)

Zabaldu: