CIDETEC Energy Storage The Battery Show Europe forora itzuli da

01/07/2022

Bateriei buruzko Europako foro nagusiak 10.000 pertsona baino gehiago bildu zituen

 

CIDETEC Energy Storage-k ezin zuen galdu Europako baterien topagune nagusia: The Battery Show Europe. Ekainaren 28-30 egunen artean egin zen, Messe Stuttgart azoka-esparruan, eta 10.000 bisitari erakarri zituen. Bertan, bateriak garatzen eta mota guztietako sektoreetarako aplikazioak sortzen diharduten 500 erakusketari baino gehiago bildu ziren.

CIDETEC Energy Storage-k baterien inguruko ikerketaren eta garapenaren arloan duen eskaintza teknologiko osoa aurkeztu zuen. Aipagarrienak elektrolito solidozko baterietan egindako aurrerapausoak izan ziren, CIDETEC arlo horren abangoardian kokatzen baitute, bai eta bateriak modelatzeko Proteo softwarea ere, bateria eredu berriak garatzeko behar den denbora gutxitzeko eta kostuak hamarren batera murrizteko aukera ematen duena.

Ehunka bisitari hurbildu ziren CIDETEC Energy Storage-n standera. Horietako batzuk, munduko bateria-fabrikatzaile nagusiak ziren, eta jada harremanak egin ditugu haiekin, etorkizunean elkarlanean jarduteko. Aurten izandako arrakasta ikusita, CIDETEC Energy Storage 2023ko maiatzerako aurreikusten den hurrengo ediziorako prestatzen ari da.

Zabaldu: