CIDETEC Energy Storagek lehen hegazkin % 100 elektrikoa garatzen parte hartuko du

24/09/2021

Volotea, Air Nostrum eta Dante Aeronautical buru dituen partzuergoa lanean ari da, lehenbiziko aireontzi elektrikoa hegan egiteko ziurtatuta egon dadin 2024rako

 

Volotea eta Air Nostrum aire-operadore handiek eta Dante Aeronautical etxeak dira lehenbiziko hegazkin % 100 elektrikoa garatzeko lanean diharduen partzuergoaren lider, eta, eginkizun horretan, CIDETEC Energy Storagek energia biltegiratzeko proiektuetan metatutako esperientzia gaineratuko du. DataBeacon adimen artifizialeko konpainia, Espainiako CT Ingenieros multinazionala eta halako ingeniaritza aeronautikoak eta Cidaut ikerketa-erakundea ari dira lankidetzan partzuergo horretan, eta, aurreikusten dutenez, 2024rako hegan egiteko ziurtaturik egongo da lehenbiziko aireontzi % 100 elektrikoa. Hainbat urte lanean eman ondotik, % 100 elektrikoa izango den hegazkin-prototipoaren lehenbiziko plano eta irudiek erakusten dute errealitate izatetik gertu dagoela aireontzi jasangarriagoak lortzea.

CIDETEC Energy Storagen eginkizun nagusietako bat izango da ioi-litiozko bateriak diseinatzea, garatzea eta integratzea, halako hegazkinak errealitate bihur daitezen.

Zabaldu: