CIDETEC Europako erreferente gisa egonkortu da, bost ikerketa-proiektu berrirekin, bateria aurreratuen sektorean.

22/02/2019

·  Esleitutako bost proiektu horientzat 30 milioi euroko aurrekontua dago.
·  CIDETECek bost proiektu horietatik bi zuzentzen ditu, guztira 55 bazkide industrial eta teknologikorekin.
·  Era berean, seigarren ekimen baten barruan dago CIDETEC, baterien ikerketan Europako etorkizuneko estrategia planifikatzeko Batzordeak onartutakoa.

2018ko amaieran erabakitako Europako azken deialdietan, guztira 30 milioiko aurrekontua duten bost ikerketa-proiekturen onarpenarekin, CIDETEC Energy Storage aitortuta geratu zen. Europako lehen mailako 55 bazkide industrial eta teknologiko izango dira bost proiektu hauetako partaideak.

Bost proiektuek gai ezberdinak jorratzen dituzte: material berriekin ikerketak egitearen bidez litio-ioizko baterien energia-dentsitatea hobetzetik hasita, benetako ibilgailuetan probatuko diren battery pack-en hozte eraginkorreko kontzeptu berriak garatzeraino. Epe luzera energia metatzeko teknologietan ikerketa-lanak ere barne hartzen ditu, magnesiozko edo kaltziozko bateriak kasu, etorkizun oparokoak baina hasierako kontzeptualizazio-faseetan daudenak.

Gainera, eta Batzordeak onartutako seigarren ekimenaren emaitza gisa,  BATTERY 2030+ (Europako baterien arloko erreferentziazko 17 erakunde biltzen dituen koordinazioko jarduera) partzuergoaren estatu-bazkide bakarra da CIDETEC. Europako Batzordeak ibilbide teknologikoko orri bat egiteko eskatu dio Partzuergoari, hurrengo hamarkadan Europa munduko liderra bihurtzeko baterien teknologian.

Zabaldu: