Elixabete Ayerbe izango da Battery Manufacturing Days lehen webinarreko hizlarietako bat

25/06/2020

Datorren ekainaren 30ean Elixabete Ayerbek, CIDETEC Energy Storage-eko ikertzaileak, Battery Manufacturing Days lehen web mintegian hartuko du parte, ERC ARTISTIC ekimenaren barruan antolatu den ekitaldi honetako hizlarietako bat bera izango baita.

ARTISTIC proiektua European Research Council-ek finantzatu du eta Alejandro Franco irakasleak (UPJV / LRCS) zuzendu; proiektu honen xedea da litio ioizko baterien fabrikazio prozesuaren biki digital bat garatzea, eredu fisikoak, adimen artifizialeko algoritmoak eta karakterizazio esperimentalak konbinatzearen bidez. Biki digital horren xedea da gelaxken manufakturan prozesuko parametroek izango duten eragina aurresatea.

Elixabeteren aurkezpenaren ardatza berak koordinatu duen proiektua izango da, "DEFACTO: Modeling techniques for cell design, from non-dimensional analysis to advanced Reduced Order Models", eta gelaxkak diseinatzeko modelatzean CIDETECen egindako aurrerapenen berri emango du.

Informazio gehiagorako:

https://www.u-picardie.fr/erc-artistic/fileadmin/user_upload/webinar-artistic.html

Zabaldu: