Energia-biltegia duten ibilgailu elektrikoak birkargatzeko Espainiako lehen zerbitzugunea instalatzen lagundu du CIDETEC-ek

11/02/2021

Repsol zerbitzugunearen birkargatzeko puntua, N-I errepidean dago, Gipuzkoako Tolosa udalerriaren parean, eta bigarren bizitzako baterietatik abiatuta energia biltegiratzeko erabiltzen duen lehena da.

IBIL-ek energia-biltegia duten ibilgailu elektrikoak birkargatzeko Espainiako lehen elektrolindegia instalatu du N-I errepidean, Tolosa udalerriaren parean, dagoen Repsol zerbitzugune batean.

CIDETEC Energy Storage-k modu aktiboan parte hartu du birkarga bizkorrez hornitzeko (50 kW, 20-30 min birkargatzeko) biltegiratze-sistema berritzaile honetan, eta energia kudeatzeko sistema diseinatzen, garatzen eta sare elektrikoko inpaktua minimizatzen duen instalazio bat martxan jartzen lagundu du.

Gainera, Repsol eta IBIL balio-kate nazionaleko beste agente batzuen gaitasun teknologiko eta industrialean oinarritu dira, hala nola, Ingeteam, Gureak edo Irizar. Azken horrek autobus elektrikoen bateriak eman ditu geldi dagoen produktu bat garatzeko eta bateria horiei bigarren bizitza bat emateko bideragarritasuna ebaluatzeko.

Garapen teknologiko eta industrial horrek nahikoa potentzia elektriko ez duten lekuetan 50 kW-ko birkarga-puntuak instalatzea soiltzen eta errazten du, baita sareko inbertsioaren kostuak beste aukera batzuk bideraezin egiten dituen lekuetan ere.

Zabaldu: