Ibilgailu elektrikoen eta energia-biltegiratzearen alorretako azken nobedadeak Donostian, STARTNOW biltzarrean

17/07/2018

Mugikortasun-eredu berriak Gipuzkoako industriari eta gizarteari dakarzkien aukeren ikuspegi oso bat aurkeztu zuen STARTNOWek. Miramongo Teknologia Parkean egin zen biltzarrra, CIDETECek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatua.

Teknologia adimentsuagoa, etorkizun garbiagoa eta gizarte jasangarriagoa:horra biltzarraren hiru promesak. uztailaren 4an eta 5ean egin zen topaketa, Etorkizuna Eraikiz programaren barruan."Mugikortasun jasangarrirako trantsizioan murgildurik dabiltza mundua, Euskadi eta, noski, Gipuzkoa.Etorkizuneko erronka hori orainean ere nabari da jada, gure enpresa, erakunde eta kaleetan", adierazi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foru-diputatu Ainhoa Aizpuruk."Gure herrialdearen etorkizuneko eginkizunak orainaldira ekartzeko ahaleginean dabil Gipuzkoako Foru Aldundia, bi helburu hauek ardatz dituela:gure ekonomiaren egitura sendotzea, eta gizartearen ongizatea areagotzea.Bi helburu horiek jasotzen ditu elektromugikortasunaren aldeko gure ekimenak,zeinak aukera ematen baitigu industria berri bat bultzatzeko eta mugikortasun jasangarria sustatzen jarraitzeko".CIDETEC Energy Storageren zuzendari den Óscar Miguelek, berriz, beste hau adierazi zuen: "Kontua ez da, soilik, elektromugikortasunak erabiltzaileoi dakarzkigun abantaila ugariez baliatzea, baizik eta aprobetxatzea teknologia berri horien ezarpenak eta kudeaketak gure ekoizpen-egiturari ekonomiaren aldetik eskaintzen dizkion aukerak"."Gipuzkoako zenbait enpresa aitzindari dira jada ibilgailu elektrikoa eta energiaren biltegiratze adimentsua oinarri dituen ekonomiaren berehalako hedapenean", esan zuen Óscar Miguel doktoreak."Hori dela eta, posizio ezin hobean dago Gipuzkoa, eta aprobetxatu egin behar dugu abantaila hori", gaineratu zuen.

Biltzarraren lehenbiziko egunean, industriaren zenbait alorretako enpresa ezagunetako ordezkariak mintzatu ziren.Nissan, Leclanchè, Acciona Energía, Atotech eta Vicomtecheko ordezkariek beren esperientziak eta proposamenak azaldu zituzten, ikuspegi oso desberdinetatik azaldu ere. Ikuspuntu orokorrago batetik mintzatu ziren Shmuel de Leon —energiaren biltegiratzearen alorreko aditua, mundu osoan ezaguna— eta Michael Krausa, Alemaniako KLIB bateria aurreratuen plataformakoa.

Hilaren 5ean, berriz, eredu teknologiko berriak mugikortasunaren alorrean izango duen gizarte-eragina aztertu zuen biltzarrak, non ugariagoak izan ziren erakunde publikoetako ordezkariak (Foru Aldundia, CDTI, IBIL...) eta eredu berri hori ezartzeko zerbitzuak eta produktuak egiten dituzten enpresetakoak (Irizar, IBM...). Amaitzeko, mahai-inguru bat egin zuten hezkuntzako, ikerketako eta administrazio publikoko zenbait kidek, datozen aldaketek herritarrongan zer eragin izango duten mintzagai zutela. Julio Díaz de Alda kazetaria aritu zen moderatzaile.

Bestalde, ibilgailu elektrikoen erakusketa bat egin zen hilaren 5ean, auditorioaren kanpoko aldean. Renault eta Nissan marketako furgonetak eta turismo-autoak, Irizarren ieTram autobus berria (Donostiako Dbus-ena) eta Tesla eta BMW marketako goi-mailako autoak jarri zituzten ikusgai erakusketan.Ibilgailuak miresteko ez ezik, haietan ibiltzeko aukera ere izan zuten biltzarrera inguratu zirenek, eta auto isil, garbi eta eraginkorretan mugitzearen abantailez gozatu zuten.

%MCEPASTEBIN%

Zabaldu: