IMAGE proiektuak egoera solidoko bateriak bultzatuko ditu

20/10/2021

CIDETEC Energy Storagen parte-hartzearekin lortutako prototipoei esker, Europa erreferente gisa posizionatuko da mota horretako baterien fabrikazioan

 

Europako IMAGE proiektuaren helburua da Europan egoera solidoan dauden bateriak fabrikatzeko teknologia garatzea, elektrolito likidoan oinarritutako litiozko egungoen ordez (IMAGE proiektua, fabrikazio-ibilbide berritzaileak Europan hurrengo belaunaldiko baterietarako, GA 769929).

Ekimenaren oinarria da litioa baliatzea anodo gisa, kontzeptu sendoekin konbinatuz eta horiek mihiztatzea ez ezik fabrikatzeko aukerak ere aztertuz, Europan bateria-industria lehiakorra izateko. Lortutako prototipoei esker, espero da kostu txikiagoak izateko bidea irekitzea eta energia espezifikoa 300 Wh/kg-tik gora areagotzea.

CIDETEC Energy Storagek NMC622 elektrodo katodikoa formulatu eta fabrikatu du, tinta akuosoak, UMICOREren material aktiboa eta ARKEMAren aglomeratzailea oinarri hartuta. Zentroak elektrolitoaren gehigarria ere egin du Hydro Quebecekin lankidetzan, eta gelifikazio-prozesua doitu du in situ, baita pouch gelaxken fabrikaziora eskalatu ere, eta, hala, Hydro Quebec litioa eta ARKEMA beraren elektrolito polimerikoa duten prototipoak lortu ditu. AVL, BMW eta VARTA Storage bazkideek aztertu dituzte ondoren garapen horiek.

Proiektua Horizon 2020 programaren barruan dago bildurik. 2017ko azaroan hasi zen, eta lau urte eta ia 5 milioi euroko aurrekontuaren ostean amaitu da. AVL izan da koordinatzailea, eta, CIDETEC Energy Storage ez ezik, beste hainbat parte-hartzaile ere izan ditu: VUB, BMW Group, VARTA Microbattery, UMICORE, ARKEMA France, Hydro-Quebec, CIC energiGUNE, RWTH Aachen, TU Graz, VARTA Storage eta MANZ Italy.

Zabaldu: