iModBatt proiektua merkaturatzea

23/10/2017

iModBatt proiektua merkaturatzea

iModBatt CIDETEC Energy Storage erakundeak koordinaturiko proiektu berria da: “elektromugikortasunerako eta beste erabilpen batzuetarako energia-dentsitate handiko battery pack modularra”. CIDETECek pasa den urriaren 10ean eta 11n egin zuen proiektua merkaturatzeko bilera Gipuzkoako Teknologia Parkean (Donostia) duen zentro teknologikoko instalazioetan.

iModBatt proiektuaren barnean, industria- eta teknologia-arloko 15 kide daude, sei nazionalitatetakoak.

iModBatt proiektuaren helburua da battery pack modular eta malgu bat diseinatzea eta fabrikatzea, ahalik eta ingurumen-inpaktu txikienarekin. Battery pack hori egokitu ahal izango da, bai toki egonkor batean erabiltzeko, bai emisiorik gabeko ibilgailuetan erabiltzeko.

Battery pack-ak diseinu egokia izango du, industrian modu automatizatuan muntatu ahal izateko eta, aldi berean, erraz desmuntatu ahal izateko, hiru helbururekin:  beste erabilera batzuetara egokitzea lehenengo balio-bizitza amaitu ondoren, osagaien mantentze-lanak erraz egitea eta haiek erraz ordezkatzea, eta, azkenik, modu eraginkorrean birziklatzea.

CIDETEC zentroak proiektua koordinatuko du, eta, gainera, emaitzak zabaltzeko eta ustiatzeko ardura izango du.  Eginkizun teknikoei dagokienez, CIDETEC zentroaren ardura izango da zehazten diren baldintzetara hobekien egokitzen diren kimika eta gelaxka komertziala aukeratzea —deialdiaren baldintza—, eta battery pack-aren neurriak ezarriko ditu.  Horretarako, ezaugarriak finkatzeko, modelizatzeko eta simulatzeko lanak egingo dira.

Proiektua martxan jartzeko jardunaldiari amaiera emateko, parte hartzen duten kideek CIDETEC Energy Storage zentroaren instalazio berriak bisitatzeko aukera izan zuten, tartean bateriak fabrikatzeko instalazio pilotua eta testak egiteko laborategia.

iMobat proiektuak goreneko puntuazioa jaso zuen (15 puntutatik 15) proposamenaren ebaluazio-prozesuan.

Zabaldu: