Google Analitycs-en cookieen erabilera Webgunea honek analisirako cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, gure zerbitzuak hobetzen eta erabiltzaileen nabigazio-joerak aztertzen lagunduko digun informazioa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egingo duzu cookieak instalatzea. Erabiltzaileak arakatzailearen ezarpenak alda ditzake eta, nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean instalatzea ekidin; dena den, kontuan hartu beharko du ekintza horrek zailtasunak sor ditzakeela webgunea erabiltzean .

Onartu
Nola konfiguratu

International EV Batteries 2018 ekitaldian izango da CIDETEC Energy Storage

05/11/2018

Azaroaren 7an eta 8an, “International EV Batteries 2018: Cost-Effective Engineering for Hybrid and Electric Vehicles” ekitaldia egingo da Londresen, Institution of Mechanical Engineers erakundeak antolatuta, eta han izango da CIDETEC Energy Storage.

Ekitaldiak ardatz izango ditu automobilgintzako eta hegazkingintzako baterien diseinua, integrazioa eta aplikazioak, eta, lehenengoz, saio paraleloetan landuko dira gai horiek, bateria-paketeen prestazioak eta iraunkortasuna mantenduz haien autonomia areagotzeko estrategiak eztabaidatzeko.Helburu horiekin batera lortu behar da kostuei eustea, eta haien fabrikazioa, birziklatzea eta bigarren bizitza zaintzea.

Han izango da Iosu Cendoya, CIDETEC Energy Storageko Metatze Sistemen Unitatekoa eta Europako iModBatt proiektuaren koordinatzailea (https://cidetec.es/imodbatt/en/). Proiektu horren helburua da modulu eta bateria-pakete kontzeptu berri bat garatzea elektromugikortasunerako eta aplikazio egonkorretarako, eta proiektuan orain arte egindako aurrerapenak aurkezteko hitzaldi bat emango du.

Ibilgailu elektrikoen diseinu-prozesu osoa ardatz duen proiektu batean ere hartzen du parte CIDETECek, eta hori ere aurkeztuko dute ekitaldian: HiFi Elements proiektua (http://www.hifi-elements.eu/hifi/).

Hain garrantzi handiko proiektu eta ekitaldietan aktiboki parte hartuz, finkatu egiten da CIDETEC Energy Storageren posizioa bateria-paketeen diseinu, modelatze eta integrazioari buruz Europan egiten den ikerketaren punta-puntan.

Zabaldu: